- Euskera ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen zenbakian, batez ere, soziolinguistika gaiak jorratzen dira. Lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak dira (guztira sei ikerketa-artikulu). Halaber, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak.
- Euskera ikerketa aldizkaria HEMEN irakur daiteke, osorik.
Irakurri gehiago: Mintzola egitasmoak 2023an saritutako sei lan ‘Euskera’ ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen... Iruzkin berria idatzi
- Erakusketa honen helburua da Ezkabarteko euskarari begirada zabala ematea: garai zaharretako idazkiak, azken hiztunen testigantzak eta euskararen gaur egungo egoera.
- Maiatzaren 26ra arte izanen da ikusgai, Ezkabarteko udal kiroldegian. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30etara; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara).
- Maiatzaren 11 arte izanen da ikusgai, Idaki udal kiroldegian, 9:00etatik 21:00ak arte.
- Antsoaingo Udaleko Euskara zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da egitasmoa eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.
- Joseba Asiron alkateak ongietorria eman die euskaltzainei. Asironek nabarmendu du aspalditikoa dela Udalaren eta Akademiaren arteko elkarlana, eta gogoratu du historian zehar Iruñean euskarak izan duen lekua, Joanes Etxeberriren esaldi famatua errepikatuz, hain zuzen, Iruñea dela euskaldun guztion hiriburua.
- Osoko Bilkuran honako gaiak jorratu dira: hiztegi arauemailea, euskara batuaren ortotipografia eta onomastika.
- Euskaltzaindiak 2021eko azaroaren 26an egin zuen azkenekoz Osoko Bilkura Iruñeko udaletxean.
- Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute gaur Plateruenan. Maiatzaren 15era arte izango da zabalik (sarrera doan). Laboral Kutxaren babesa du erakusketak.
- Euskara ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu.
- Erakusketa ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik. Horrez gain, doako bisita gidatuak ere antolatu dira, Jakingarriak Durangoko turismo bulegoan: 94 6033938 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.