ANAITASUNA

287. zenb.

1974.eko abenduaren 15ekoa

Pelota, 4 - 1.º - Bilbao-5

Tel. 23 74 49 - Apart. 495


ANAITASUNA BIZKAIA

HAMABOSTEROKOA

JABEA:

San Frantziskoren Hirugarren Ordenako Biltzarre Nagusia.

Batzarburu: Miguel Zapata (Goya, 25. Madrid-1)

ZUZENDARIA:

Joan Mari Torrealdai.

HELBIDEA:

Bulegoa: Pelota, 4-1.º Bilbao-5

Posta kaxa: 495

INPRIMATZAILE:

Imprenta AMADO - Mazarredo, 35. Bilbao-10

D. L.: BI-1.753 - 1967


Olentzaro

Olentzaro menditik, Olentzaro kalera... Herri eta hirietan prediku egitera. Urtero bezala, aurten ere ba dakar arbasoen* oihartzunik,* urruti ilun batetiko hitz ezkuturik... Olentzaro etorri zaigu herrira. Jesus jaio omen da. Hori jakin da mendi-basoetan.

Olentzaro mundu berri baten predikari bezala agertu izan da euskal ipuin eta alegia* zaharretan: jentil herria hil da, kristau herria da etorkizuna. Herriaren kontzientziak horrelaxe —alegi bidez eta ipuinetan— agertu du aldaketaren zentzua. Aldaketa hura,* zerbait sakon eta etorkizun handiko bezala azaldu zitzaion gure herri eskolatu gabeari. Eta, arrazonketa bidez ezin zuenez, ipuinetan eman zuen historiaren hari ezkutua.

Olentzarok etorkizunaren sua ematen dio gizarteari, ipuinek diotenez. Ote sortari su eman, Gabon enborra irazeki:* horixe egiten du Olentzarok. Eta, giza irudia utzirik, enbor* gori bezala ere agertu ohi da toki batzuetan. Mundu berriaren sua, noski.

Herriaren kontzientzi berriztapenaren garai hauetan, lanaren fruitu izanen da etorkizuna, guztion ahaleginen etekina.*

Olentzaro joan zaigu

mendira lanera,

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenean

Jesus jaio dela,

lasterka etorri da

parte ematera.

Ipuinaren barnean, egia. Mitoaren golkoan, giza ametsa. Goazen, bai, kalera, gertatuaren parte herriari ematera.

Antso AMAIUR


Aldizkari berriak

ANAITASUNAko irakurleek ba al dute honetaz eritzirik? Ikusten dudanez, perretxikoak bezala ari dira Madril aldean aldizkariak sortzen. (Guri gehiago kostatzen zaigu hemen). Iruditzen zaidanez, denak ere berdin xamarrak dira: Cambio 16, Gentleman, Doblón, Posible...

Jakintzaren eta azpiko informazioaren luxu handia behar da, horien arteko diferentziak argi eta garbi hatzemateko.* Esan nahi dut, irakurle arruntak* ez dituela nabaritzen ahal.

Ez dutela azpitik ekonomiazko edo politikazko talde jakinik adierazteko interes handia dute aldizkariok. Erabat* libre direla adierazi nahi dute horrekin. Inork kondizionatu gabe. Osatzaileen aldetik —diru jartzaileen aldetik ere— baldintza bateragile bakarra, irekitasuna litzateke. Liberalak dira denak, denak irekiak. Hitxitura* guztien kontra daude printzipioz, eta Europako haize freskoa sartu gura lukete hemengo lurralde lehortuetara. Espainiaren etorkizuna, edo demokrazia liberal baten aldetik edo sozialismo moderatu batenetik ikusten bide* dute. Etorkizun hori prestatzeko, hala ere, oso programa guti ikusi dut. Manifestu soil batzuk.* Ez direla alderdi politikoak ba dakit, eta, beraz, ez zaiela zehaztasun gehiegirik eskatu behar. Baina, pentsatzen dudanez, aipatutako manifestu moduko horietan ere, norabidea ez dago batere xedatua.

Espainia eternal, filosofiko eta teologiko delakoari ez baina, Espainia problematsu eta eguneroko horri erantzun nahi diote. Problema metafisikoak baino askoz ere gehiago problema sozial, ekonomiazko eta politikazkoak dituen jendeari idatzi gura diote.

Giro bat sortu nahi lukete aldizkariok. Baina bai eta giro batetaz baliatu ere.

Duten harrera ona eta arrakasta,* irekitasun baten izenean gaurko sistemari egindako kritikatik ez ote datorkien pentsatzen nago. Baina, euskaltzaleen artean ongi ikusi dugunez, eskuin konkretu baten kontra egoteak eman ohi duen ezker itxurarekin, ez dago ezkertargo bat antolatzerik. Hauei ere hautaketa hertsi* eta finago bat eskatuko bagenie, noraino joango Iirateke? Ez oso urruti, nire ustetan. Sistemaz aldatzea baino sistema aldatzea maiteago dutela pentsatzen nago. Sistema politikoari buruz, argixeagoak dira agian* Dena dela, aldizkariotan, joerak aise* nabari* daitezke; bideak gutixeago, eta xedeak* oso guti. Lehen inpresio bat da.

Ez dakit, baina ez dut uste ezkerra aldizkari honetako baten jabe denik. Agerian ez dela ba dakigu. Ezkutuan* dela esango balidate ere, kostako litzaidake hala dela sinestea. Taktika hutsez horra jotzea, posible bai, posible ba da. Eta ez legoke gaizki. Sinesgarriago zait, ostera,* aldizkariok neokapitalismoaren joera burutsu baten fruitu bezala ikustea. Zergatik? Lehertzapenik egon ez dadin, itzulipurdikatzerik gerta ez dakigun, gizarte istiluek* ekonomia suntsi* ez dezaten eta politikak ere ekonomia ito ez dezan, kapitalak politikazko aldakuntza bat behar du, gizarte modernotu bat, giro ireki eta zabal bat. Eta hori hausturarik gabe prestatu behar da, eta, horretarako, jendea girotu egin behar da.

Aldizkari hauen plazaratzeak, zerbaitek krak egin duela adierazten du. Hori gutienez. Garbi ikusten da, bestalde, geraezinezko mugimendu bat dela oraingo hau. Ura kanalizatu egin behar da, eta ez presan gorde, pentsatzen dute. Egoerak aldatu egin behar du, diote. Aldizkari hauek errealitate aldatzaile ere ba dira, baina batipat* horren seinale. Garai bat joan delako seinale. Ekonomiazko eta politikazko taldeak, laster barru datorkeen karrerarako leku hartzen ari dira.

Susmoak dituzu nagusi nire lantxoan. Norbaitek, alde nahiz kontra, aldizkari horien planteamenduari buruz datu berririk edo zehatzagorik balu, idatz beza.

Joan ALTZIBAR

bagenie, bageuntse

balidate, baleuste

daude, dagoz

dezan, daian

dezaten, daien

diote, deutsoe

litzaidake, litzakit

zaie, jake

zaigu, jaku

zait, jat


"Iberia Express"

Merkatu Batua oraindik amets

Hazilaren* 20-21etan Merkatu Batuaren eta Espainiaren ordezkariek eginiko bileren ondoren, ez zen erabakien ageri ofizialik zabaldu. EEE edo Europar Ekonomi Elkargoaren historian sekula gertatu ez dena. Erizkidetasun* eza estaltzeko diplomazia kaxkarra; denek azaldu baitute beren aldetik elkarren eritzien bat ezina.

Elkar hizketa* giro goxoan joan bada ere, EEEren ordezkaritzaren izenean mintzatu den batek, «solasaldi hau hasi aurretik zegoen erizkidetasun neurri berbera dagoela» aitortu du. Eta Espainiako ordezkaritzaren buru den Ullastres jaunak, antzeko zerbait adierazi zuen: «Une honetan, bateratu ezin diren bi jarrera paralelotan gaude». Baina arazoa lehen bezala gelditu bada, gauzak ez dira lehen bezala gelditu. Hauzi hauetan bakoitzak lehengoari eutsiz* bukatzea ez baita urrats* bat aurrera ez ematea soilik. Halakoari, porrot egitea esan ohi zaio.

Hala ere, ez da erabat* ustegabekoa izan gertakari hauen bilakabidea. Brusselan bildu aurretik nabari* zen, giroa ez zela oso itxaropentsua. Ullastresek, «burua bare eta nerbioak hotz» eduki behar zirela gogoratzen zuen. Ministergoen* arteko eztabaida eta gerrilla modurik ere izan da nonbait, nahiz eta Ullastresek haien garrantzia ttipietsi* nahi izan.

Jaun honek garbi utzi nahi izan zuen, halaber,* Espainiako Gobernuaren proposamena —Merkatu Batuak bi hilabete lehenago egindakoari erantzuna eta kontraproposamena agian—* ez dela entrepresa aurrelari batzuen interesen arabera moldatua izan, kalterik handiena jasaten duen langileriaren lan lekuak finkatzeko eta sortzeko asmotan pentsatua baizik. Baina zorrotz esan zuen, bide* batez alderdikeria edo salatzen zutenei arrazoin emanez noski: «Europar konkurrentzia bizkorragoaren aurrean, ez da posible zaharkitutako entrepresa guztiak funtzionatzen iraun eraztea. Baitezpadakoa* da berrestrukturatze bat; bestela, ezin da hazkunderik* izan».

Espainiak aurkeztu zituen asmoak, datorren uztailaren* lehen egunetan betetzen hastekoak ziren. Agrikultur arazoan, EEErekin harremanetan dauden Mediterraneo itsasoko beste nazioek duten bezain tratu ona eskatzen zuen, eta gerora hobetuz joatea. EEEk, industri produktuei 1980.ean aduanak osorik zabaltzea eskatzen zuen. Espainiak, 1977.eko uztailean, inportazioko 20%rentzat egingo luke hori; baina beste 80%rentzat pausoz pauso eta unean uneko erabakien arabera egingo luke, 1948.eko urtarrila* arterainoko epea hartuz. Alde izugarria dago, bada, hemen.

Eztabaidarik bizienak, ordea, Espainiak bere «desarmatze industriala» aurrera eramateko lehen aldiz jarri duen baldintzari buruz sortu dira. 1977.eko uztailetik 1979.eko urtarrila arte Merkatu Batuak laborantzako produktuentzat bidea zabalagotuko ez balu, «desarmatze industriala» ere Espainiak bertan behera geldi eraziko luke, eta ordurarteko erabakiekin segituko. Espainiar proposamenaren arabera, «desarmatze industrialak» laborantzako produktuen merkatalgoari* lotua eta hark kondizionatua izan behar du, Eta honi, hain zuzen, tranpa bat erizten diote EEEkoek. Zergatik? 1979.eko urtarrilerako erabaki berri batetara helduko ez balira, Espainiari oso mesedegarri litzaiokeelako lehengoan irautea (hots,* oraino izenpetzeko dagoen akordio horretan, halegia*). Izan ere, produktu nazionalaren egitura* aldatuz doanez gero, industria agrikulturaren aldean haziz joango da, agrikulturaren garrantzia mehetuz, beraz. Eta orduan egungo* egoeraren izenean izenpetutako erabakia bere mesedetan izango luke Espainiak, tomate batzuen truk abantailezko* egoera batetan ukanen bailituzke bere industriak.

Ullastresek gogor salatu du Espainiarekiko bereizkeria.* EEEk Algeriari luzatzen dion proposamenean, bere esportazio osoaren 72,6%a babesten dio, Marokori 79,9%a, Tunisiari 83,4%a, Israeli 84,7%a; Espainiari, berriz, 69,4%a bakarrik. Bestalde, oraingoz Ingalaterra, Irlanda eta Dinamarkarekin, hau da, EEEn sartu diren azken lagunekin laborantzako produktuen esportazioan daduzkan abantailekin segitu nahi du Espainiak. Baina hau ere kendu egin nahi diote.

Mediterraneoko sei nazio horiek hurrengo hilabeteetan Merkatu Batuarekin erabakiren bat izenpetuko balute (oso posible litzatekeena); eta Merkatu Batuak bere hiru lagun berriei Espainiarekiko tarifak alda eraziko balizkie (gerta ezinekoa ez dena), Espainiaren egoera biziki larrituko litzateke, Mediterraneoko beste bostek konkurrentzia hobeko salneurrietan egin ahal izango bailukete beren inportazioa.

Erizkidetasun eza ez dagokie xehetasunei, Espainiak eskatzen eta eskaintzen duenaren muinari baizik. Etsairik gogorrenak Italia (agrikultur arazoan bereziki) eta Frantzia ditu (hau industri eta agrikultur arazoetan). Arrazoin guztiak ekonomiazkoak dira, agerian azaltzen direnak behintzat.

Elkar hizketa hauk* ordezkaritza mailan egin dira. Eta Merkatu Batuaren ordezkaritzak Espainiakoari askatasuna eman dio, berriz ere elkar hizketa hau has dezan. Eguberri* aurreko astean baino segurago, datorren urtean zehar egingo dute noski elkar hizketa hau, berriro ere epea luzatuz.

Nork amore* emango du lehenik? Bien bitartean, ametsaren luzamendutan iraun beharko dugu.

Udatiarrak gero eta gutiago

Udatiarrak ere ihaz baino bi milioi ta erdi gutiago etorri omen dira, gu bisitatzera.

Urtarriletik agorrilera* bitartean 23 milioi etorri dira, garai berean ihaz baino bi milioi ta erdi gutiago. Eta irailean, ihazkoaren aldean, 12 % gutiago. Martxa txarra.

Nondik datozen, edo nondik etorriko diren? Asia, Afrika eta Ozeaniatik datozen turistak gorantz doaz, gero eta gehiago. Eta Europa eta Ameriketatik datozenak, gutiagotuz doaz. Martxa txarra. Pentsatzen nago, beherapen horren arrazoin nagusia ekonomiazko kojunturarena datekeela.* Baina ez ote da, bestalde, hemengo bizitzaren garestitzearena, eta turismo leku horien eraikitze anarkiko eta masiboarena (lurraren espekulazioagatik, Mediterraneoko alderdi berri horietan tipiko zitekeen guztia deseginez)?

Dena dela, datuak hor daude. Turismoa Espainiako «ekonomiazko mirakuiluaren» planteamenduan zangoetarik* bat baldin bazen, zangobakar geldituko ote gara?

Manu PAGOLA

balizkie, baleutsez

dezan, daian

dio, deutso

diote, deutsoe

gaude, gagoz

zitekeen, eitekean


Hementxe denok

Ipar Aldea. Bizkaia. Gipuzkoa. Nafarroa. Euskal Herria

Ipar Aldea

ZABALen kantaldia

Hazilaren* 14ean, ostegun* arratsean. ZABAL aldizkaria bi hilabetetarik behin argitaratzen dutenek muntatua zuten kantaldiak, sekulako mundua bildu zuen. Zeren eta zazpiehun bat jende sartu ahal izan baitzen, beste andana* pollit batek gibelera* joan behar izan zuelarik.

Kantariak, oro* har, ederki aritu ziren.

Ez dugu, ordea, esaten ahal, jendeak ederki ikus-entzun ahal izan zituela, leku eskasez.

Jakin dezatela, azken aldia dela Baionako zinema sala ttipietan horrelako kantaldiak muntatuko ditugula.

Eta sala haundietan ahal ez bada, Bokaleko* «Apollo» sala ederrera joanen gara. Han mila jendez goiti* sartzen ahalko baitira.

Angelun 25 langile lanik gabe

Lanik gabe den baten buruhaustea zinez* zer den jakiteko, lanik gabe egona behar da izan. Eta egunetik biharamunera, lanik gabe aurkitzen den aita edo ama familiako baten egoera* anitzez* dorpeagoa da, pertsona bakar batena baino.

Zorigaitzez, gure eskualdeko* langile anitzek ba dakite egoera dorpe eta ezin jasan* horren berri. Lan eskasia etxekoa baitugu, aspaldiko eta aspaldiko urtetan.

Udaz geroztik, han bat, hemen bi eta urrunago beharbada gehiago, zenbat dira xuxen* lanik gabe utziak izan direnak?

Urrunegi joan gabe, nolaz ez aipa, Angeluko «Baby-Relax» lantegi famatuan, handik kanpo emanak izan diren hogei ta bost langileak? Nagusiak jakin erazi duenez, lanik ez du aski* bere langile guztien atxekitzeko.* Zer egin holako kasutan*

Lanik gabe utziak izan direnek, ez dute berri latz hori besterik gabe onhartu. Lantegiko beste langile multzo batekin, leku zenbait okupatu dute, eta ez dute handik jalgi* nahi izan, hautsi-mautsi* bat egin aitzin.

Beren buruhaustearen berri zabalki jakin erazi dute, joan den hazilean Baionako karriketan* egin den langile alkarretaratze haundian. Baina zer igurikatzen* ahal dute?

Aldizkarien mugimendua

«Euskaldunak»

Sail honen irakurleek ez dakite beharbada, «Euskaldunak» izeneko kazeta, hilabetean behin argitaratua dena, Herriko Alderdi Sozialistarena dela.

Zortzigarren zenbakia jalgia da plazara. Beti bezain bipil* eta garratz. Ekonomiako, gizarteko, kulturako eta politikako sailetan ongi eta zuzen joan ez diren gorabeheren akuilu dugu.

«Etorki»

Horrela izendatzen da, Mende Berri batasunak hilabetero argitaratzen duen aldizkaria. Ikasleek ikasleentzat egina da. Hazileko zenbakia salgai aurkituko duzue. Hona irakurgaien zerrenda edo lista: Xabier Etxebarrieta nor izan den. Basabürian Montori (kantu ezaguna). Euskal edertia edo artea. Oteiza eskultorea. Uztaritzen abenduan eginen den euskal ikastaldia. Jentilen akabantza edo bukaera. Zuberoko eskubidea edo deretxoa. Iholdiko arazoa.

«Herriko Ikastegia» Azkainen

Azkaine herriak hala eman dio izena bere eskola berriari: «Herriko Ikastegia». Eta baundizki egin ere du, joan den hazilean, haren irekitze ofiziala.

Ez dakigu, Azkaineko haurren artean, zenbatek dakien euskaraz. Ez eta eskola horretako maisu-maistrek ere ba dakiten.

Dena den, «Herriko Ikastegia» izendatua izan denez gain, herriko mintzairak ere izanen bide* du leku bat. Ez, bistan da, zuzenez* hartze* lukeen guztia, baina doi* bat bederen. Hasteko...

Bizkaia

Aita Villasante Ekonomi Fakultatean

Joan den hazilaren* 21ean, Aita Luis Villasante euskaltzainburuak hitzaldi bat eman zuen Bilboko Ekonomi Fakultatean, bertako Euskal Ikaskuntz Taldeak antolatua.

Hitzaldiaren gaia «Euskara Batua eta Unibertsitatea» izan zen, eta hizlariaren presentazioa Xabier Kintanak egin zuen.

Laburpen gisa,* bi puntu hauk* aipa genitzake: Euskarak hizkuntza bezala duen hazkunde* problema, eta gaurko gizartean erabiltzen diren hitz berrien premia, edo euskal lexiko zabal baten beharra.

Euskara batua moldatzeko arrazoin nagusitzat, irakaskuntza eta idazkuntza aipatu zituen.

Beste hizkuntzetako adibide batzuk* jarriz, euskara batuaren aldeko jarreren* eta lanen historia egin zigun, gaurko egoeraren berri emanez.

Euskararen hazkundean eta gure herri xehea euskal analfabetismotik ateratzeko arazoan Unibertsitateak duen garrantzia eta eginbeharra agertu zuen, guztiok lan horretara gonbidatuz.

Hitzaldiaren ostean* elkar hizketa bizi bat egon zen. Bertan agertu zen, zientzi hiztegi bat osatzeko, hizkuntzaren eta aztertzen den zientziaren ezagutza sakona ukan* behar dela, eta arazo hori oso egokia litzatekeela Unibertsitate mailan sortu diren kultur elkarteentzat.

Halaber* agertu ziren, zenbait lekutan euskararen alde egin behar liratekeen erremendekazio* batzuk; esate baterako, ikastetxeetan, magistergo* eskoletan, Unibertsitateko Fakultateetan, etab.

Somorrostro haranaldeko txistularien jaia Barakaldon

Bizkaiko mealangintza* eskualdeko* txistulariak Barakaldon bildu dira aurten, musikarien zaindaria den Dona Zeziliaren eguna ospatzeko.

Eskualde horretan ba dira 500 txistulari guti gorabehera. Hazilaren 24ean, igandekari,* Portugalete, Sestao, Santurtze, Ortuella, Trapaga,* Abanto, Zierbana eta Barakaldo bertakoak elkartu ziren, kalejira bat egin ondoren, txistu kontzertu bat emateko.

Laurogei txistulari etorri ziren, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak eskualde horretan duen ordezkaritzak* bilduak. Eguraldia euritsua izan arren, entzule nahiko agertu zen hara. Jai hau aurrerantzean eskualde osoko herrietara zabalduko da banaka banaka. Datorren urtekoa Sestao edo Ortuellan izango da nonbait.

Kontzertu ostean kalez kale jotzen aritu ziren, herrian ohi ez bezalako euskal giroa sorteraziz. Azkenik, eguerdian lagunarteko bazkaria, umore onez eta asmo ederrez hornitua.

Euskal kantariak Deustuko Unibertsitatean

Hazilaren 23an, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan, bi mila unibertsitariren aurrean, Xabier Lete, Julen Lekuona eta Antton Valverde kantariek saio bikain* bat eskaini zuten.

Entzuleen eritziz, hiru kantariok beren mementorik hoberenean daude, eta txalo ugari eta beroak jaso zituzten.

Goi mailako saioa, beraz. Aretoa* mukururaino* bete zen, eta hainbat lagunek, sartu ezinean, etxera beharra izan zuen.

Sarrikoko ikasleak grebatan

Hazilaren 24ean hasi eta noiz amaituko den ez dakiten greba* bat egiten ari dira Bilboko Ekonomi Fakultateko ikasleak.

Greba honen arrazoina, ikasle libreei Fakultatean sartzeko baimena ukatua izatea izan da; eta uko honen zergatikoa, oraingo legeen aplikazioa.

Fakultate honetako ikasleek batzarre nagusi batetan zortzi puntutako erremendekazio* taula bat onhartu zuten. Bertan eskatzen zen: Batzarreak eta bilerak egiteko askatasuna, aurreko urteetan zenbait ikasle eta irakasleri ezarritako zigorpenak kentzea, ikasle libre eta ofizialen arteko berdintasuna, dekanoaren dimisioa, etab.

Puntu hauei erantzuteko, epe bat jarri zen. Eta epe horretan ihardespenik jaso ez zenez gero, ikasleek zenbait geldialdi, batzarre etab. egin zituzten, eta guztiontzat ezagunak diren zenbait istilu* kaleetan.

Hori guztiori gorabehera, interes desberdinak daude ikasleen artean: arazoaren konpondu nahia eta horretarako eginahala egitea, hargatik edo horregatik biper* egin nahia, apatia, akademietara joaten diren ikasleen aldetik Fakultateko ikastaldiei buruz axolarik* eza, etab.

Ikasleen artean ba da talde bat, gero eta zabalagoa, baliatzen* diren jokabideak onhartzen ez dituena, beste bide batzuk proposatuz.

Ikasle buruengan argi nabaritzen den beste puntu bat, zera da: Ez dakite nonbait non bizi diren, Euskal Herriko arazo bereziak aipatzeke uzten dituzte, eta, aipatzen direnean, noiznolakotasun hutsez jokatzen dute.

«Oskarbi» taldea Bilbon

Hazilaren 28an, Pasaiko «Oskarbi» taldeak kantaldi bat eskaini zuen «Colegio Mayor de Deusto» delakoan, hango unibertsitarientzat.

Kantari taldeen artean hoberenetarikoa dugu «Oskarbi»; eta ongi frogatu* zuten hori aipatu* jaialdian, hainbeste entzuleren txalo beroak irabaziz.

Euskal liburuen erakusketa Bilbon

Bilboko Galeria del Libro liburudendan Euskal Liburuen Erakusketa bat antolatu dute, hazilaren 29an hasi eta abenduaren 13rarte.

Hainbeste euskal argitaletxeren liburuak azaltzen dira, bai euskaraz eta bai erdaraz. Jendea eurrez* joan da, liburuak ikus eta erostera.

Erakusketaren osagarri bezala, hitzaldi batzuk antolatu dira Bilboko Ateneoan.

Ikastolak Gabonak ospatzen

Bilbo eta inguruetako ikastolek hainbat jai antolatu dute Gabon ingururako. Hona hemen batzuk:

Abenduaren 15ean, Santutxun, bertako ikastolak antolaturiko jaialdia. Berri hau ematerakoan, ez dugu oraindik lortu jaialdiaren programa.

18an, «Santiago Apóstol» ikastetxeko teatroan, gaueko 7,30 orenetan, Begoñazpiko ikastolak eraturiko jaialdia. Parte hartuko dutenak: Gontzal Mendibil, Joseba Zarraga, «Jatorki» korua, ikastolako dantzari eta bertsolariak.

20an, Algortako Gran Cinema aretoan, gaueko 8,30 orenetan, Lejoako korua, Barakaldoko Jose Mari Fernandez txistularia eta ikastolako arte taldeak. Algortako ikastolak antolatzen du.

21ean, Algortako ikastola barruan, ikasleentzako jai berezia: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon, eta ikastolako arte taldeak.

22an, Bilboko «Santiago Apóstol» ikastetxeko teatroan, Lejoako ikastolak eraturiko jaialdia: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon pailazoak, Lurdes Iriondo eta Xabier Lete kantariak, Lauroko ikastolako «Kuku» korua, Santutxuko ikastolako mimo taldea, Algortako ikastolako korua eta Lejoako ikastolako antzerki taldea, presentatzaile Xabier Kintana delarik. Jaialdi honetan 1.000 gozoki boltsa banatuko dira umeen artean, Lan Kide Aurrezkiak (Caja Laboral-ek) eskainiak.

Azkenik, dei bat egin nahi genieke ikastola guztiei: eman iezaguzue, zuek antolatutako hitzaldi, jaialdi eta gainerakoen berri. ANAITASUNA zuen zerbitzutan dago; eta pozik argitaratuko ditugu, zuek bidaltzen dizkigukezuen* berriak. Beraz, bidal, otoi, urtean zehar eginen dituzuen ekintzen programa, eta egindakoen kronika laburra.

Algortako ikastolako korua

Orain dela bi urte —1972.eko abenduan hain zuzen— sortu zen koru hau, 40 umek osatua, Algortako kaleetan zehar Olentzaro eraman eta Gabon jaiak alaitzeko asmoz. Geroztik handituz joan da; eta gaur egun 70 bat ikaslek osatzen dute kantari talde hau. Luke Ariñok zuzendua, Marisabel Gainza eta Miren Obietaren laguntzarekin.

Epe labur honetan aurrerapen haundia egin du. Getxoko udalak* haurren koruentzat urtero antolatzen duen sariketan, lehen saria irabazi zuen ihaz, eta aurten ere bai.

Gabonaldi honetan, hiru saioaldi emango dituzte: abenduaren 20an gaueko 8,30 orenetan Algortako Gran Cinema aretoan, eta 22an Bilboko «Santiago Apóstol» ikastetxeko teatroan goizeko 11,30 orenetan.

Bilboko Eskolapioetan egindako jaialdia

Tamalgarria benetan!

Subnormalen alde dirua batzeko, jaialdi bat eratu zen. hazilaren 30ean, Bilboko Eskolapioen ikastetxeko teatroan; eta helburu txalogarri horretarako, hainbeste euskal kantarik eskaini zuten beren laguntza.

Jaialdi hasi ondoren, gazte talde bat oihuka hasi zen, Euskal Herria jaialdiak antolatzeko egoeran ez dagoela eta.

Gogora dezagun, Bilbon egunero hainbat zinema salatan zenbatnahi erdal filme ematen direla, eta dantzatoki eta klubetan edozenbat kantarik eta diskotresnak erdal kantuak entzun erazten dizkigutela. Aurten Manolo Escobar kantariak «Pabellón de Deportes» osoa bete erazi zuen, eta gaur berton Massiel dugu geure artean. Beraz, mila saio ditugu erdaraz, eta dozena bat eskas euskaraz. 500.000 bizilagun dituen hiri honetan.

Guk dakigula, erdal jai horietara ez da inor joan oihu horiekin, eta bai dozena eskas diren euskal hauetara. Zein da oihulari horien helburua? Ditugun euskal jai apurrak hankaz gora botatzea? Zeren aipaturiko teatroan nahastatzaile horiek jaia deuseztatzea* lortu baitzuten, jendea penaz kaleratzen eta antolatzaileak lur jota geratzen zirelarik.

Euskal kantua euskal kulturaren zati bat da; eta gure kultura landu behar badugu, kanta saioak eman behar dira. Oihulari horiek hobe lukete laguntza eskaintzea, oztopoak jartzea baino. Baina deuseztatzea, eraikitzea baino errazagoa omen da! (Xabier Gereño).

Euskal kultura eta patatak

Norbait, goiko izenburu hori irakurtzean, txunditurik* geratuko da beharbada. Ez da ttikia, ordea, gauza bien artean dagoen harremana, laster ikusiko dugun bezala.

Baina goazen harira.

Hazilaren 30ean, euskal kantaldi bat egiteko zen Bilboko Eskolapioen ikastetxean; eta «egiteko zen» diot, zeren* azken orduan ez baitzen egin. Gauzak honela gertatu ziren:

Lehen kantariak bere saioa amaitu ondoan, hurren ihardun behar zuen talde oso famatu batekoek, ez zutela kantatzen iragarri* ziguten, gose greban* daudenekiko elkartasunez, hain zuzen. Eta hau, antolatzaileoi aldez aurretik ezer esan gabe, eta beste kantariekin hitz egin gabe. Ez dut esanen, ez, haiekin ados* ez nagoenik; baina bai, hala egiteak, jaialdiaren presentatzaile nintzenez gero, hestu eta larri jarri ninduela.

Baina segi dezagun. Hurrengo kantariak bere lehen kantuan ziharduela, ideologia oso konkretu eta ezagun bateko neska-mutil talde bat, «askatasuna, askatasuna» aldarrikatzen* hasi zen, dukegun* askatasun apurra are* moztuagotuz.

Geroxeago, haietariko gehienak lekutu* egin ziren, aretoan geratu ginenoi «maketo» izen dotorea jartzen zigutelarik, nahiz eta haien arteko askok euskaraz Fitsik* ere ez zekiten. Horregatik, noski, ez zuten ulertu, egun hartan musikak zuen sozial zentzua.

Pausalditto baten buruan, bigarren zatian kantatu behar zutenek, ez kantatzeari hobe eritzi zioten, gure herriak iragaten dituen memento larri hauetan guztion batasuna nagusi agertu behar baitzen, lehenik kantatu nahi izan ez zuen taldearen jarrera* zatikatzailea gorabehera.* Beraz, kanta saioa amaitutzat eman zen.

Ez dira, horregatio,* istiluak* hemen bukatzen.

Entzule gehienak jadanik kanpoan zeudelarik, antolatzaileok patatak eta elektrapilak jarlekuen azpian aurkitzen hasi ginen, lehenago oihukatzen zutenek utziak, eta, segur aski, «espainolzale» omen den euskal kantari talde bati jaurtikitzekoak.

Ba dirudi, gainera, kantarien artean ba zegoela tiranduraren* bat, halako zurrumurru bat heldu baitzaigu. Nork bere gogoetak egin bitza.

Eta, bukatzeko, zertzelada* gisa, holako inozo* batek esan lezakeenez, «hazilaren 30ean urrats haundi bat eman zen gure problemen konponketarako bidean». Nik, berriz, erdaraz esanen dut, Vladimir Ilych Ulyanov hark* behin esan zuena: «El esto es la enfermedad infantil de lo otro»; nahiz eta gero, nola ez, erdarazko aipamen honegatik «espainolzale» deituko nauten! (Josu Cepeda).

Euskal idazleen indar sortzailea ez da hil

Bizkaian jakin dugunez, Hendaiako «Mugalde» liburudendak antolatu duen sariketara, seinalaturiko epearen barruan, hainbat elaberri,* entseiu eta poesia presentatu dira. Beraz, epaimahaikoek lanik aski* ukanen dute, denak irakur eta aztertzeko. Ugaritasun honek, beharbada, gibel* erazi eginen du, erabakiak emateko eguna (abenduaren 28a). Hala ere, ez dugu uste hori gertatuko denik.

Dena dela, benetan pozten gaitu berri honek, euskal idazleen indar sortzailea bizi bizirik dagoela frogatzen* baitigu.

Gipuzkoa

Gobernari berria

Hazilaren 22an sartu zen ofizialki Emilio Rodríguez Román gobernari bezala Gipuzkoan. Haren hitzaldia Gipuzkoako prentsak zabaldu zuen. Ez dakit, berdin izan ote zen beste euskal herrietan.

Egin duen bere buruaren eta programaren presentapenari ikustaldi bat emateari interesgarri deritzat. Puntutxo batzuk* bakarrik agertuko ditut, eta horik* ere neure itzulpenez, ofizialik ez baitut bilatu.

«...Ez dakart programa edo asmo jakin eta aurrez pentsaturik. Nire programa eta asmoak zeuon zeuonak dituzue. Zuen artegatasun* kolektibo, zuen nahikunde bero eta zuen beharkizun justifikatuetatik aterako dira...

Ez dakart aurreritzi jakinik ere, ez susmo fin edo miragarririk. Apalki nator, umiltasunez, zuek zerbitzatzera, probintziako zuen lehen zerbitzari bilakatzera,* talde eta klaseen presiotatik aske, zalantza eta zehazgabeko susmotatik libre. Agintzen* dizuet, bai, zuzentasuna, sendotasuna eta kemena, baina ez justizigabeak, ez karitatetik kanpo...

Agintezale gizona naizela eta neure burua hala ikusten dudala ez dizuet ukatu behar; baina, halaber,* gure garaiko gizon bezala, onhartu, aitortu eta errespetatu egiten ditut askatasun oinharrizkoak eta politikoak, pertsonaren duintasun* miresgarritik jaioak. Baina ez bakoitzaren indar eta borondatearen azalpen subjektibo, egoista, neurriz kanpoko edo mugarik gabeko bezala ulertu eta interpretatuak diren askatasunak. Baizik eta Legearen, Moralaren, Deretxoaren, denen onaren eta denen bakearen menperatasun egokiz ulertu eta erabiliak...

Jakin zazue, nire ekintza eta jokabidea, gobernari eta probintziako buru naizenez, bi koordenadaren artean edo bi agindu gidariren azpian joango direla: bat, duintasunez eta efikaziaz neure aurretik izandakoen (eta orain jarraipena hartzen diodanaren) lanari ekitea, errealitate aldakorrak memento bakoitzean agintzen* edo kontseilatzen dituen aldakuntza zuzentzaileak ere eginez; eta bi, fidatasun zehatzez eta erabateko* leialtasunez Gobernuaren programa eta politika betetzea, Lehendakariak esaten, mugatzen eta proklamatzen duenaren arabera,* berak baitu Estatuko Buruzagi Nagusiaren konfidantza, eta, halaber, gaur egun lurraldearen ekintza politikoa eta gubernamentala zuzentzeko eskubidea eta erantzunkizuna».

Hau guztiau gobernari bezala esana da. Ba dira oraindik beste puntu batzuk, Probintziako Mugimenduaren buru den aldetik esanak, pertsona bat bera baita hemen gobernari eta Mugimenduaren buruzagi.

Nafarroa

Txartel zuria, euskaraz mintzatzeagatik

 Diario de Navarra deritzan egunkariaren bidez jakin ahal izan dut gertaera xelebre bezain nigargarri baten berri.

Duela bizpahiru aste, Kaseda eta Urdiain herrietako ekipoek izan zuten futbol partidu batetan, arbitruak euskaraz mintzatzea debekatu zien urdiaindarrei bere kapitainaren bidez. Honek arrazoin guztiz argitasun bat eskatu zion arbitruari, ea zer artikulutan zigortzen zen euskaraz mintzatzea. Hark, isil zedila erantzun zion. eta besterik gabe hasi zen partidua.

Partiduaren beroan, ustekabean, horra hor nola, pilota eskatzerakoan, norbaitek «gora» batekin egiten du. Hitz bat, baina bera aski.* Arbitruak partidua geldierazi eta txartel zuria erakutsi zion.

Gero, partiduaren ostean* idazten den paperean, hau omen zioen: «Amonestado por levantar excesivamente el pie con peligro para un contrario».

Geroztik jakin dudanez, ez omen da lehen aldia, bigarrena baizik, Urdiaingo ekipoari hau gertatzen zaiola, hizkuntza dela eta.

Euskal Herria

Autobidea garestia da

Bilbotik Donostiara eginik dagoen gure autopista hori garestia da, eta garestiagoa izango omen da. Beste lurraldeetakoekin konparatzen hasteko ordua ez da orain. (Alemanian, esate baterako, ez da ezer kobratzen, autobideetan ibiltzearren).

Ba ote dakizu autobide hori zenbat kostatzen zaizun kilometro bakoitzeko? 1,10 pezeta. Eta orain Bilbotik Donostiara 125 pezeta kostatzen bazaizu, gero 212,5 izanen da. Horrez gain, gasolinarena eta autoaren zorgarbitzearena gehitu behar dituzu. Eta hori, kilometroko, 2,50 da. Kontuak eginik eta turismoei gagozkiela, 4,20 pezeta kilometroko ateratzen da orotara.* Mila kilometro egiten dituzularik, 4.200 pezeta ordaindu behar. Izugarria benetan!

ETA Frantziaren eta Espainiaren artean

Luis Carrero Blanco almirantea hil zutenen estradizioa edo eskuratzea hiru aldiz eskatu du Espainiako Gobernuak: urtarrilaren* 23an, agorrilaren* 21ean eta abenduaren 4ean azkenekoz.

Frantziako Gobernuak, hitzezko ohar baten bidez, ez du onhartu mutil horien hona ekartzea. Horrekin, bada, legebide ofizialak amaitu egin dira.

Frantziako Gobernuak ahal duen oro egiten omen du, hango lurraldeetan errefugiatuek biolentzi deiak eta biolentzi ekintzak egin ez ditzaten. Hala oharterazi du hango Gobernuak. Gehiago oraindik, hemen egiteko ekintzarik han presta ez dezaten, Espainiarekiko muga inguruetako begirantza* gogortu egingo omen du.

ETAkook Espainiara ez ekartzeko, Frantziako Gobernuak erabili duen argudioa,* bi nazioen arteko hitzarmena* izan da. Hitzarmenak dioenez, prozesatua den pertsonarik ez da entregatua izango, baldin hark egin duena politikazkoa dela edo politikarekin loturik dagoela kontsideratzen bada.

Gertakari honen aurrean, Frantziako prentsa ixil antzean* ibili ei* da. Esan duena ere, hemengoaren oihartzun* gisa* egin omen du.

Hemengo egunkariek, aldiz, aho batez gaitzetsi* dute Frantziaren jokabidea. Madrileko hiru aipatuko ditut.

ABC egunkariarentzat garbi dago: «Hauzia erabaki erraza eta sinplea da: edo asesinatu bat zigortzen da, edo, xedea* 'politikazkoa izan zitekeelako', zigorgabe uzten da».

YA egunkaria galdezka hasten da, «ea holako atentatu bat politikazko bezala ulertzerik ba ote dagoen». Ezetz erantzuten du.

ARRIBA egunkariak ere ez du zalantzarik: «Frantsesen argudioan oinharrizko huts bat dago: atentatu kriminal bat izan zena, politikazkotzat hartzen da».

Esanaren arabera,* hauzia zertan den garbi ikus daiteke. mutil horien ekintza politikazkotzat jotzen den ala ez. Frantziak baietz dio. Hemengoek ezetz.

Liburu berriak

1. ARRIETA, Jesus Maria:

Antso Gartzeiz.

«Gero». Bilbo, 1974.

Arturo Kanpionen «Sancho Garcés» izeneko liburuaren euskal moldaketa da esku artean dugun idazlan hau, oso apain presentatua eta irudiz hornitua.

Nafarroako Gortean* kokatzen* ditu idazleak, liburuan kontatzen diren gertakariak; eta euskara oso errazean azaltzen ditu, 10-14 urte bitarteko mutiko-neskatoek oso gustura irakurriko dituzten, mairu* eta wikingoekin euskaldunek edukitako burrukak.

Adin honetako euskaldun gaztettoek irakurgai guti dute euskaraz; eta benetan txalotzen ditugu, arlo honetan egiten diren lanak.

Urte azkeneko jaiak hurbil ditugularik, ba dute euskaldun gurasoek zer eskain beren seme-alabei. Solasordu eder batzuk eskain diezazkiekete, eta era berean euskal historia eta geografia ikasteko aukera eman.

Liburuak, nahiz eta euskara batuan egon, Bizkaiko kutsua du, eta, beraz, oso ulerterraza da guretzat bizkaitarrontzat.

2. BEGIARMEN:

Sei idazle plazara.

«Jakin». Oinati, 1974.

Nahiz eta tituluan sei idazle aipatzen diren, lehen liburu honetan hiru aztertzen dira: Koldo Mitxelena. Larresoro eta Gabriel Aresti.

Ez dugu orain liburu honen azterketarik egingo, zeren arazo horri gure zuzendari berriak beste bide bat emango baitio, irakurleentzat oso interesgarria izango dena.

Dena den, zerbait aipatuko dugu, liburu honen garrantziak ondo merezi baitu.

Aipatu* liburuan ez dira hiru idazleon literatur balioak aztertzen. Besterik pentsatu dute, «Begiarmen» izenordearen atzean dauden autore biek: euskal literaturaren oinharri diren pertsonaia hauen ideologia azter eta kritika.

Mitxelena aztertzean, F.K. (Federiko Krutwig?) aipatzen da maiz, bion eritziak aurkeztuz. Larresororen tesiak estrukturalismoaren alorrean aztertzen dira, eta, Arestiren kasuan, beronek Euskal Herriaz duen ideiak azaltzen.

Irakurleak gogoz irakurriko dituzke* Mitxelenaren eritziak euskara batuari buruz: zergatik jarri zituen arrazoin soziologikoak teknikoen gainetik, zein euskara proposatu zuen, Kintanarekin edukitako eztabaidak, etab. Arestiren kasuan, Bontzo Nagusiekin edukitako burrukak, astakeria eta zerrikeriaren definizioak (edo astologia eta zerrilogiarenak), etab. Beharbada, irakurle arruntarentzako parterik astunena Larresorori eskainia da, zeren* estrukturalismoa ez baitago gure artean behar bezala hedatua*; baina hau ere oso ongi dator, liburuari osotasun bat ematen dio eta.

Liburuaren presentazio hau egin ondoan, gauden orain, ANAITASUNA honetan argitaratuko diren kritika sakonagoen zain.

3. MONREAL CIA, Gregorio:

Las Instituciones Públicas del Señorío de Vizcaya (hasta el siglo XVIII).

Publicaciones de la Excma. Diputación de Vizcaya. Bilbao, 1974.

Liburu berri bat eta liburu handi bat. Ondoko belaunaldi* batzuetan toki jakin bat irabazi duen idazlana. Zalantzarik gabe eta horrelaxe —biribil biribil— esaten dut. Bizkaiko Deretxo Publikoari sekula eskaini zaizkion lanetatik garaienetako bat. Bizkaitarren lege zentzuak sortu izan dituen instituzio politikoen azterketa zabala, mardula, argia. Pozik baino pozago eskuratu dut liburua, eta beste hainbeste gertatu zaie, nonbait, «Gerediaga Saria» izendatu behar zutenei, liburu honi eman baitiote aurtengo lehen erdal saria.

Gregorio Monreal Zia, liburuaren autorea, nafarra da; baina aspalditxotik Bizkaian bizi izan dena. Gaizki ez bagaude, Deustuko Unibertsitatean irakasle izana, eta orain Donostiako Deretxo Fakultatean bere ikaslekua duena. Monreal Zia gaztea da; baina gizon heldu* baten patxadaz egindako lana eskaini digu. Jakin dugunez, irakasaulki batetarako lehiaketa ofizialetan dihardu orain. Liburu hau ez du, noski, arkupe txarra izango, mailaka mailaka behar den tokiraino iristeko.* Horixe opa diogu guk behintzat ikertzaile bizkorrari.

Baina gatozen gaiaren harira. Laudorioz betetako sarrera batekin hasten da liburua. Madrileko irakasle den eta itzalik zabalena duen Alfonso García Gallok egiten du hitzaurre hori. Aipatzen dituen balioen artean, jaso ditzadan hauk*: «Con serenidad y objetividad, sin afán polémico, con sentido crítico que le lleva a valorar los datos. (...). La investigación ha sido realizada sobre un copioso material de fuentes, en parte impresas, pero en su mayoría aún inéditas. (...). ...constituyen buena prueba de la amplitud y rigor con que se ha elaborado el libro». Eta nire eritzien gainetik dagoen García Galloren kritika-sarrera hau honela amaitzen da: «La amplitud y profundidad de la investigación realizada hacen que este libro constituya una de las más serias aportaciones al estudio del régimen institucional público del Señorío de Vizcaya».

Zertaz ari da, bada, liburu hau? Hiru partetan sailkatu du gaia autoreak. Lehen partean, Bizkaiaren lurraldezko eta instituziozko eraketa aurkezten da. Bigarrenean, Bizkaiko Jaurerria* osatu zuten eskualdeen* instituzio egitura* azaltzen da. Eta hirugarrenean, Bizkaiko Batzarre Nagusiei dagokiena ematen da.

Liburu osoak zentzu historiko batekin ikusi nahi ditu bizkaitar instituzioak. Hori berehala ageri da, titulutik bertatik hasita. Baina lehen parteak ematen digu, aldiaren ibilbide bihurriari jarraikiz, historia haren jaiomina. Bizkaia, eginaren eginaz bilakatu* zen Bizkai. Hau da, mendez mende eta herri osoaren izannahizko ardatzari loturik gertatu ziren Jaurerriko lurralde sakabanatuak Bizkai oso bat. Errazegi amestu ohi dugu, XV. mendetik XIX.erainoko Bizkai hura* betidanik egina eta trinkoa izan zela, eginahal askoren ondorena izan zela ahantziz. Lehen parteak horixe uzten digu argitan. Bake lozorroak eta herstualdi urduriak iraganik burutu zuen Bizkaiak bere herrialdearen osakuntza eta instituzioen antolaketa.

Jaurerriaren alderdi guztietatik elkartutako lurrek ez zuten, ordea, beste gabe beren nortasuna galdu: Lur Irekiak, Hiriek,* Enkartazioek, Durangaldeak eta beste eskualdeek (Laudio,* Orozko, etab.) eutsi* egin zieten beren bereizgarriei. Ezin berdin* Hiriak eta Lur Irekia, berez zekarten kontrakotasun hura isilpera egotzi* nahi ez bada bederen.* Gure kondairaren sokatirarik jakingarrienetakoa hauxe. Eta nola ahantz Enkartazioak eta Durangaldea? Horien jatorri iluna, iraun beharra, instituziogintza? Horiek guztiok erakusten dute, bizkaitarrek eduki zuten politik sormena, asmamena.

Gehienetan, Merinaldeak* eta Elizateak* baino ezagunagoak dira gure artean Bizkaiko Batzarre Nagusiak. Jaurerriaren legegailu hau xehetasun guztiekin ematen da liburuan. Ezjakinontzat irakurgarriago gertatuko zaizkigu, Bizkaiaren gobernailuaz (Erregimendu Orokorraz* eta Diputazioaz) azken horrialdeetan idatziak.

Zinez, Monreal Zia jaunaren lan hau baliotsua da, gure kondairarekiko galde-erantzunez bete betea. Historia oro* bezala, beste alde askotatik hobegarri dena; baina, beste historia osagarri guztiekin batera, inola ere zapuzgarri* ez dena. (Joseba Intxausti).

Albistariak:

Xabier GEREÑO

Jon JAKA

Gexan LANTZIRI

Joan Mari MENDIZABAL

Joan Mari TORREALDAI

J. M. ZEBERIO

bitza, beiz

daude, dagoz

dezagun, daigun

dezaten, daien

diezazkiekete, deiskioeez

digu, deusku

dio, deutso

diogu, deutsagu

diot, deutsat

diote, deutsoe

ditzadan, daidazan

ditzaten, daiezan

dizkigute, deuskuez

dizuet, deutsuet

iezaguzue, eiskuzue

gaude, gagoz

genieke, geunskioe

genitzake, geinkez

lezake, leike

zaie, jake

zaigu, jaku

zaio, jako

zaizkigu, jakuz

zaizkio, jakoz

zaizu, jatzu

zazue, eizue

zekarten, ekarren

zeuden, egozan

zien, eutsen

zieten, eutseen

zigun, euskun

ziguten, euskuen

zion, eutson

zioten, eutsoen


Herrialde guztietan

Bakezale bat hil da

ONUko idazkari nagusia izana, U Thant jauna, minbiziak* eraman du New Yorken. 1961.etik 1972.era izan zen sekretari nagusia. 65 urterekin joan da.

ONUra etorri aurretik, Birmania bere herriko politikan egin zuen lan. Irakaskuntzatik hasia zen. Gizarte komunikabideetara jo zuen gero.

U Thant bakearen bila ibilia da, atergabe. Cubara ere, krisi garaian bertan, bitan joan zen. Baina, Fidelek nola ez zuen nahi ONU hango arazoetan sar zedin, laster utzi behar izan zuen uhartea.

Haren buruhaustetarik bat Vietnam izan zen. Gerla hau zela eta, bi aldiz nahi izan zuen bere kargua utzi, 1966 eta 1968.ean. «Indarretan fidatzeko oker eta huts tragikoa behin eta berriz egiten ari gara», esan zuen jadanik* 1966.ean Vietnamgo gerlari buruz.

Bi ekintza hartzen dira, U Thant jaunak lortuak bezala. Bata, Aita Saindua ONUra bertara eramatea, eta India eta Pakistanen arteko bakearen lortzea, bestea.

Bakezale bat hil da, bai. Baina bakezale, denok gara bakezale. Harek goi mailatik ekitea* erabaki zuen. Efikaziarik? Zalantzarik gabe, bai. Baina ONUk ez du, gerla ostean* espero zen ainako* fruiturik eman. Ezingo du eman ere.

ONU ez da nazioen gainetik dagoen erakunde* bat. Estatuek osatzen dute ONU. Hori da haren ahulezia.* Estatuetako politikek oihartzun* gisa* funtzionatzen dute han. «Caja de resonancia» bat da. Oraindik Gobernu Internazionalaren —hobe, Mundialaren— ahaltasuna utopiaren lainotan galtzen da. Baina «izan gaitezen errealista: eska dezagun ezina».

Ekialde Hurbila: Palestina da arazoa

«Beregaintasuna eta soberanitasuna ukateko* eskubidea du Palestinar Herriak»: 89k bai, 8k ez, 37k ez dute botorik eman.

«PAE edo Palestinaren Askapenerako* Erakundea ONUko behari* ohizkotzat* onhartzen da»: 95ek bai, 17k ez, 19k ez dute botorik eman.

Honela mintzo izan da ONU erakundea, Ekialde* Hurbileko arazoa konpondu nahian. Israelgo ordezkariak, berriz, profeta handi eta ikaragarri baten hitzak hel erazi ditu mundu osoko erakundearen belarrietara: «Egun ilunak dira hauk* Nazio Batuentzat».

Aurten hartu den erabaki horrek, ONUn izan diren joko, azpikeria eta eztabaida guztien artean, hauxe agertu du argi: Ekialde Hurbileko arazorik nagusiena eta oinharrizkoena Palestinar Herriaren arazoa dela, halegia.* Arazo hau konpontzen ez den bitartean, israeldarren eta arabiarren arteko burruka guztiak irtenbiderik gabekoak izango dira.

Arabiarrek, hainbeste urtetan baztertuta eduki duten palestinarren nazio arazoa, israeldarrekin duten istiluaren* erdi erdian jarri behar izan dute azkenik; eta horrexek bildu ditu arabiar guztiak israeldarren kontra.

Txipre: Makarios berriz ere

Makarios abenduaren 7an itzuli da bere Herrira. Eta garaile itzuli ere. «Txipreko arazoak ez du konponbiderik izango, ni neu handik urrun naizen bitartean. Horregatik, lehen bai lehen hara itzuli beharra dadukat»: honela agertu zuen berriki* bere Herrira itzultzeko asmoa.

Bi herrik osatzen dute Txipre: greziarrek eta turkiarrek. Biak dira indartsuak. Bizilagunez greziarrak askozaz ugariagoak badira ere, turkiarrek Turkiaren babes indartsua dute. Txipreren konponbidea ez da izango, bada, turkiarren azpiratzea nahiz baztertzea, ez eta isla osoaren erdibitzea. Txipreren batasuna lortzera eta segurtatzera doa, hain zuzen ere, Makarios; eta horretarako bideak urratuta eman dizkio, bera kanpoan egon den bitartean lehendakari izan den Klerides jaunak.

Suizan bezalatsuko federazioa eratu nahi dute Klerides eta Makariosek, herri bakoitzak bere nortasuna eta autonomia duelarik. Honela bakarrik lortu ahal izango da islaren batasuna eta beregaintasuna. Makariosek, eta orain Greziak eta Turkiak ere, ondo konprenitua dute nonbait, herri txikien arazoa ez dela konpontzen, horietakoren bat azpiratuz edo burruka indarrez itoz.

Grezia: demokrazia koroatua ala errepublika?

Aldizkari hau zure eskuetara orduko, jakina izanen dugu nola erantzun dioten heleniarrek galdera horri. Halaber,* Konstantino errege izana berriz ere Greziara itzuliko den ala ez, heleniarren eskuetan utzi baitu monarkiaren edo errepublikaren hautapena. Errege zaleek ba dute irabaziko dutelako esperantzarik; eta Konstantinok berak ere nonbait, Greziara itzultzeko prestatzen ari da eta.

Baina, erregerik bai nahiz erregerik ez, zalantzarik ez dago, Grezia demokrazi bidetik abiatua dela, eta Parlamentua izanen dela, aurrerantzean, Greziako politik bideak zuzenduko dituena. Koroatua nahiz koroarik gabea, Mediterraneo aldean, diktaduraren kontra, demokrazia garaile ateratzen ari dela ikusteak eta aterako delako esperantzak poztu egiten gaitu.

Europaren hegoalde osoa diktadurapean ezarri nahi zutenen asmoak —azken urteotan, eta azken aldion bereziki, Italia ere harrapatu gura izan dute indar ilunok— huts bihurtzen ari direlarik, Mediterraneo aldeko etorkizuna argitzen ari da, hango lurraldeei politika, ekonomia nahiz defentsaren aldetik buruhausterik falta ez bazaie ere. Portugalen eta orain Greziaren abiabidea ikusirik, Europaren alderdi honetako zerua, eguzkiz ezezik askatasunez ere argituz joango delako esperantza piztuagotu egin zaigu.

Eguberriak herriz herri

Eguberrien hasera* egun diferentetan izaten da. Holandan San Mikolasetan egiten dira erregaluak, eta Eguberriak abenduaren 6an hasten direla esan liteke. Mundu guztian, Eguberriak ondo jatearen eta edatearen, elkarretaratzearen, erregaluen eta pozaren bestak dira.

Eguberri bestak ez dira jatorriz kristauak. Jentilek ere ospatzen zituzten, eta bestok «kristautzeko» ezarri zituen Elizak egun hauetan Jesus Haurraren jaiotzako gorazarreak.* Jesus noiz eta non jaio den, ez dakigu segur.

Eguberriak «egun berrien» bestak dira, «hilargiaren itzuliaren» bestak. Izan ere, orain hasten dira egunak luzeago eta gauak laburrago izaten. Naturaleza, birpizten eta itzartzen bezala hasten da.

Herrialde bakoitzean, Eguberrietako ohitura diferenteak daude. Ia* beti, ohitura kristauak eta jentilak bateratu dira besta hauetan. Tradizioaren hazkunde* organikoa ignoratzen edo gorrotatzen zutenetariko batzuk, maiz saiatu dira batasun hori apurtzen: ohitura jentilak desterratu nahiz batzuk, eta kristau kutsua garbitu guraz besteak. Baina, orain artean behintzat, tradizioa, beraren osagarri «irrazional» guztiekin, asmo purista horik* baino arrazoinezkoagoa eta biziagoa agertu da.

Eguberrietan kristauek Jesusen jaiotza ospatzen dute. Jesus Jaungoikoaren Semea da, gizon bezala Nazareteko birjina bategandik jaioa. Kristauek, bada, Jaungoikoaren gizon egitea ospatzen dute egun hauetan.

Eguberrietako bestak kristau Eliza diferente guztien besta komunak dira, eta, Aste Sainduarekin batera, Elizon arteko bestarik inportanteenak dira. Kristau Eliza diferenteen batasuna hobekiago azaltzen duen beste bestarik ez dago.

Eguberriak bakearen bestak badira, besta hauetan batez ere kristau tradizioak sartu duen mezuagatik da.

Espainian

Espainiako Eguberriak ia erabat* kristau hutsak dira. Jentilen garaiko tradizio inportanterik ez da gelditu. Jendea elizara joaten da. Gero etxean turroia eta indioilarra* jaten da. Urtezaharreko gauerdian, hamabi mahatsale jaten dira. Garai inguru honetan, teatro asko egiten da hirietako teatrosala inportanteenetan. Etxeetan belenak egiten dira. Leku askotan, Eguberrietako Arbola ohitura jentila delakoan daude, eta ez dute onhartu nahi. Baina Arbolaren ohitura sartzen ari da. Umeentzako erregaluak urtarrilaren* 6an egiten dira.

Italian

Hemen ere, Espainiako moduan, besta bereziki kristauak dira Eguberriak. Eta, Espainiako moduan halaber,* Eguberrietako Arbolak doi* doi ezagutzen dira. Etxe guztietan belenak egiten dira. Etxe askotan ehundaka urtetako belenak daduzkate, balio artistiko haundikoak. Gauerdiko mezaren ondoren familia osoa etxean bateratzen da, eta afari oparoz,* ardoz eta dantzaz ospatzen da. Ihauteri* gisan* segitzen dute egunek, urtarrilaren 6a arte. Egun honetan egiten dira erregaluak, Espainiako moduan hori ere.

Frantzian

Parisen, Nôtre Dame katedraleko kanpaiek irekitzen dituzte bestak. Gero Champs Elysées eta hiriaren erdiunea jendez betetzen da. Restaurante eta lokaletan ospatzen da Gabon Gaba. Kaleak eskaparate, anuntzio eta Eguberri Arbolen argiz beteta egoten dira. Teatrorako eta ikuskizunetarako gau berezia da, eta artisten lokaletan mugimendu haundia ibiltzen da.

«Beste Frantzian», Bretainian nahiz Probentzan, ohitura klasiko askoz gehiago ezagutzen da. Papa Noel eta morroinek umeentzako erregaluek egiten dituzte. Gauerdiko mezak hemen ere bestaren parte egiten du. Meza ostean* jan-edana, bestak egoten dira, eta belenaren ondoan umeentzako erregaluak. Haurrentzako erregaluok abenduaren 24eko gauerdian egiten dira, beraz.

Britainia Haundian

Britainia Haundiko Eguberrietan Jesus haurra baino inportanteagoa da «Father Christmas», Aita Eguberri. Abenduaren 24ean umeek beren galtzerdiak tximinian edo ate krisketetan esekitzen* dituzte; eta gauerdian Eguberri gizonak umeentzako erregaluak galtzerdietan jartzen ditu. Eguberri egunez, indioilarra, mahaspasak eta plum pudding famatua jaten dira.

Etxeko ate aurrean mihura* edo aukia* jartzen da. Mihuraren azpian, bakoitzak, nahi duen neskari musu bat ematea libre du. Mihuraren ohitura eta musuarena biziki aintzinakoak dira. Eguberri Arbola, duela 130 urte inguru sartu zen Britainia Haundian.

Alemanian

Eguberri alemanak beste inon baino gehiago familiaren bestak dira. Adbentuko* lehen igandeaz geroztik, kaleak argiz eta koroaz apaindurik egoten dira. 24 gauean, gauerdiko mezaren ondoren eta Eguberri Arbolaren inguruan, Eguberri kantak kantatzen dira eta erregaluak banatzen. Hurrengo egunak, konfesioen arabera,* diferente ospatzen dira.

Urtezahar egunez etxea garbitzen da, eta traste zahar guztiak kanpora botatzen dira. Urtezaharretik urteberrirako gauerdian izugarrizko zaratak, hotsak, azantzak,* eztandak* eta burrunbak egiten dira, izpiritu gaiztoak uxatzeko.

Ipar Herrietan

Ipar Herrietan, kristautasunaren aurreko ohitura bitxi asko gorde da, eta bestak guztiz tradizionalak dira.

Suedian* Eguberri bestak abenduaren 13an hasten dira, Santa Luzia egunez. Egun honetan neska bat hautatzen da Luzia birjina bezala. Izarrez apaindutako soineko bat janzten du birjina honek, eta argi koroa bat darama buruan.

Norvegian hamalau bat egun irauten dute Eguberri bestek, eta, Suedian bezala, urtarrilaren 6an bukatzen dira. Egun hauetan etxekoandreek opil bereziak erretzen dituzte. Gizonek beren Eguberri zerbeza berezia egiten dute. Abenduaren 24ean, baserritarrek beren jantzi tipikoak janzten dituzte eta ganaduari ohi ez bezalako jatekoa ematen diote. Ganaduari jaten emandakoan, familiak jaten du.

Errusian

Eguberrietako bestetan figura nagusia «Aitatxo Negua» da Errusian, eta beronek banatzen ditu umeentzako erregaluak, urteberri egunez. Egungo* Eguberrien tankera, Estatuak bereziki moldatua da. Besta erlijiosorik nagusiena urtarrilaren 7an ospatzen da.

Idazleak:

Paulo AGIRREBALTZATEGI

Joxe AZURMENDI

Joan Mari TORREALDAI

daduzkate (dauzkate), daukez

dezagun, daigun

diote, deutsoe

dizkio, deutsoz

zaie, jake

zaigu, jaku


Eguzkitiko energia eta etorkizuna

Mundu guztian ari gara pairatzen* petrolio krisiaren ondorioak. Estatu guztietako gobernariek lehen mailako garrantzia ematen diote hazkundeari*; eta horretarako, beharrezkoa da energia. Baina, petrolioaren eskasiarekin, energia eskasten eta urritzen ari da.

Buruhauste hauei konponbidea aurkitzeko, hainbat lurraldetan nuklear energiaren bidea hartu nahi dute. Zenbait zientzigizon eta bizilagun, ordea, nuklear zentralek ekar litzaketen ondorioez arduraturik eta kezkaturik, nuklear zentralen aurka altxatu dira. Eskualde* askotan dagoen satsudur* maila neurriz goitikoa delarik, jendeak ez ditu menturatu nahi, zentralok sortzen dituzten arriskuak.

Satsuduraren problema gainditzeko, eta bide batez energi krisiarena, energi iturri berri batzuk* aipatzen dira. Hauen artean interesgarrienak, eguzkitiko energia eta nuklear fusioa dirateke.* Hori dela eta, hauei buruzko bi artikulu egitea pentsatu ukan dut, energi iturri hauen gaur eguneko erabilmendua azalduz, eta, erabilmendu horretan oinharriturik, geroari begira egon litezkeen posibilitateak adieraziz.

Eguzkitiko energia gaur

Gaur egunean bi sistema daude, eguzkitiko energia biltzeko eta bestelako energi mota bilakatzeko*

1. Eguzkitiar kaptatzaileak. Kaptatzaile hauetan, ura berotzeko erabiltzen dira eguzkitiko izpiak. Ura beroturik, lurruna sortzen da, eta, gero, lurrun horrek turbina bati eragiten dio. Turbinaren ardatzak, halaber, elektrasortzailearen ardatzari eragiten dio, eta honela, elektrasortzailean elektrizitatea sortzen da. Sistema honek errendimendu oso baxua duela esan behar dugu, zeren,* gaur eguneko teknologiaz heltzen zaion energiaren 1%a baino ez baitu probetxatzen.

2. Zelula fotoboltaikoak. Hauk* semieroaleez* eginak dira, eta eguzkitiko energia zuzenki bilakatzen dute elektrizitate. Teknika honek aurrerapen haundia ezagutu ukan du azken urteotan, amerikar eta errusiar espazial bidaiei* esker.

Dena dela, esan dezagun, gaur eguneko teknologiaz, metro koadratu bakoitzeko 100-160 watt lortzen direla, eguzkitiar pilen laguntzaz. Puntu honetan oinharriturik, egin dezagun zenbait gogoeta,* honela lor litekeen energiari buruz.

Estatu Batuetako gaur eguneko kontsumoari erantzuteko, aski* litzateke alde bakoitzean 80 km dituen koadratu bat, eguzkitiar pilez estalia. Gauza harrigarri bezala esan dezagun, pilez estalitako hedadura* horrek Estatu Batuetan dauden teilatuen hedaduraren 20%a baino ez lukeela edukiko. Etxeak egiterakoan, puntu hau kontutan har bageneza, beste oilar batek kanta liezaguke.

Afrikako lurraldeei doakienez, are* baldintza hobeak agertzen dira energi mota hau erabiltzeko, eguzkiztatze orduak askoz ere gehiago baitira.

Eguzkiztatze orduen garrantzia aipatu dugun arren, ez dugu pentsatu behar, hala ere, sistema hauk, eguzkia agerian dagoenean baino ez direla erabiltzen. Nahiz eta hodeien kausaz eguzkia ezkutaturik* egon, argitasuna handia bada, elektrizitatea, ia eguzkia dagoeneko neurrian sortzen dela esan behar dugu.

Eguzkitiar pilak eta eguzkitiko energiaren kostua

Gaur egun bi motatako eguzkitiar zelulak erabiltzen dira: batzuk silizioz eginak, eta besteak kadmio sulfuroz.

Eguzkitiko energia probetxatzean, siliziozko zelulen kasuan 20%ko errendimendua lortu da espazialuntzietan; eta lurrean, 15-18%koa. Kadmio sulfurozkoen kasuan, ostera, 8 % inguruko errendimendua lortu da. Bestalde, ikertzapenen* arauera,* errendimendu hauk hobetzeko esperantza dago.

Eguzkitiar pilen kasuan, elektrizitatea lortzeko erabiltzen den sistemak, ondoko elementuak ditu: eguzkitiar zelulak, elektrik energia gordetzeko eta metatzeko (energia hori, eguzkirik ez dagoenean erabiltzeko); elektronik tresneria (sistema erregulatzeko eta gidatzeko); eta mekanik tresneria (eguzkitiar zelulak eguzkiari begira jartzeko). Sistema osoaren prezioaren 90%a eguzkitiar zelulei dagokie.

Egun, oso garesti gertatzen dira siliziozko pilak: 20 dolar watt bakoitzeko. Baina, prezio hau aipatzen dugularik, ondoko puntuok hartu behar ditugu kontutan:

- eguzkitiar zelulen fabrikatze prozesua ia artisanala da oraino. Industria hau aitzinatu gabe dago oraindik.

- silizioa purifikatzeko erabiltzen den metodoa, oso garestia da. Industrialki aitzinatzean, merkatu eginen litzateke metodo hau.

- zelula bakoitzean silizio asko erabiltzen da. Frogatu denez, asko ttiki daiteke (hiru bider, gutienez) erabili behar den silizio masa. Honek ere, zelulen merkatze handia ekarriko luke.

- gaur egun zelulotan erabiltzen den silizioa oso garbia eta purifikatua da. Purifikatze prozesua oso garestia baita, posible da hain purifikaturik ez dagoen silizioa erabiltzea; eta horrela ere asko merkatuko litzateke prezioa.

Esandako puntuetan oinharriturik, arlo honetan ari diren zientzigizon eta teknikariek esperantza dute, 1980. urterako, eguzkitiar pilak hamar bider merkeago egiteko. Honela, instalaturiko watt bakoitzaren prezioa 2 dolar izan liteke. Hau ez litzateke harritzekoa, zeren, 1969.etik 1974.erakoan, eta miniaturatzearen kausaz, trantsistoreen prezioa 100 bider ttikiago bihurtu baitzen.

Eguzkitiar pilen bizitza 20 urte ingurukoa da. Orain arte ikusi izan denez, zelulok oso huts guti egiten dute beren funtzionamenduan, bizitza horretan zehar. Ezin daiteke gauza bera esan nuklear zentralei buruz. USAn eraikitako zentraletarik heren bat, arrazoin teknikoen kausaz, geldi erazi behar izan da noizbait.

Puntu hauk gogotan edukirik, eta eguzkitiar pilek baliatzen* duten «erregaia»* (eguzkitiko izpiak, halegia*) dohainik* lortzen delarik, etorkizun hurbil batetan pilok konkurrentzia egiteko moduan egon litezkeela dirudi. Izatez, zenbait leku isolatutan* konkurrentzia ederra egiten diete jadanik* osterantzeko elektrapilei.

Zenbait zientzigizonen eritzia

Berrikitan,* B. Commoner izeneko amerikar zientzigizonak salatu egin du AEC (edo Atomic Energy Commission) delakoaren jokabidea. Berak dioenez, AEC batzorde horrek faltsifikatu egin dituzke* eguzkitiko energiari buruzko datuak, neutroi bizkorrez* egindako zentralen programa aurrera eramateko.

Ray doktoreak egindako azterketa, Commoner-en tesia laguntzera etorri da. Hark dioenez. 2000. urterako eguzkitiar teknologiaz 400.000 MW sor litezke, hots, kalkuluen arauera USA osoak garai horretan beharko duen energiaren 20%a.

Egun,* hainbat lurraldetako zientzigizonek bide horretatik jo nahi dute. Sistema honek, erregairik ez erabiltzean, ez luke satsudurarik sortuko. Honela, energi krisiaren problema ebazteaz gainera, satsudurarena ere ebatz* liteke. Hala ere, ikertzapen hauetarako eman den diru laguntza oso urria izan dela esan behar dugu. Ez dakigu, etorkizunean zer jazoko* den. Bidea hor dago.

J. R. ETXEBARRIA

bageneza, bagengi

daude, dagoz

dezagun, daigun

diete, deutsee

dio, deutso

diote, deutsoe

liezaguke, leiskigu

litzakete, leikez


Fedea eta ekintza

Donostiako apezpikuak eta «Hermandad Sacerdotal» delakoa

«Hermandad Sacerdotal»eko buru eta Donostiako kalonje* den Ramon Orbe Garikano jaunari debekatu egin diote Donostiako apezpikuek, egunkari, aldizkari eta aldian aldiko argitalpenetan erlijio gaietaz idaztea, eta irratiz gai hauei buruz mintzatzea ere.

Apezpikuen debeku gutunean,* Donostiako kalonjearekin zerikusirik duten bi gertaera nabarmen aipatzen dira. Lehenik, urriaren 27an El Diario Vasco egunkariak argitara eman zuen Orbe jaunaren idatzi bat aipatzen du. Idatzi honek, astebete lehenago Donostiako apezpikuek izenpetutako eskutitz pastoral bati erantzuten zion, pastoral hori alderakoitzat joz eta gaitzetsiz.* Apezpikuen pastoral honek, hain zuzen, azken aldi honetan eta Elizaren epairik gabe hainbat apezek jaso dituzten multak eta zigorrak gaitzesten zituen. «Arriskutsu, guztiz oker» ikusi bide* zuen Orbe jaunak honelako pastoral bat, bere buru zuriketa egiterakoan aitortzen duenez. «Behaztopagarri,* oso grabe elizbarrutiko kristauentzat», edozein modutara «kaltegarri». Haren ustez, ez zuten apezpikuek pauso egokirik eman; eta haiek egindako kalteari frenu bat jarri nahiz eta bere kontzientziaren eskakizun bati «leialki» jarraituz idatzi bide zuen bere oharra, «suari edo izurrite* ikaragarri bati kontra egiteko jokatzen den bizitasun eta bizkortasun berberarekin, bapatean,* berehalakoan jokatuz». Honela mintzo delarik, ukatu eginen du gero, apezpikuei errespetua gorde ez ziela. Eta esan ere bai, laguntza bat eskaini nahi izan ziela, «bihotzak argitzeko duten egitekoa kontuan izanik, eta eliz elkartasuna indartu nahiz». Irakurleak esan beza, elkartasuna ala dibisioa eta ezineramana ez ote den nabari hitz horietan.

Bigarrenik, apezpikuen gutunak, Orbe jaunak aurretik zedukan «monitum»a aipatzen du. Apirilaren 6koa, bera. Añoveros egunkarietako lehen horrietan agertzen zen garaikoa. Sasoin hartan, Donostiako apezpikuek, Bilbokoarekin bat zetozela aitortu zuten pastoral baten bidez. Eta orduan «Hermandad Sacerdotal»ekoek ohar bat argitaratu zuten, apezpikuen jokabidea gaitzetsiz. Eta hona hemen «monitum»a lepora. Adierazgarria benetan bi puntu hauk* elkarrekin ematea, debeku honen barnean egosten ari denari usaina hartzeko. Zer gaitzesten du, beraz, debeku honek, galdetuko nuke nik: Donostiako kalonjearen jokabide hutsa, ala, horretaz gainera, bere gidaritzapean daraman elkartearena ere.

Apezpikuen sinesgarritasuna

Hazilaren* 25ean egin zen Espainiako Apezpikuen XXI. Biltzarre Nagusia. Aztergaitzat «adiskidegintza»* hartu duen bilera hau, Tarancón Madrileko Kardinalearen bi ataletako hitzaldi batez hasi zen. Lehen atalean, Sinoduaren berri llabur bat eskaini zuen; eta bigarrenean, bileraren aztergaia bera arakatu* zuen: eragozpenak, zailtasunak, egungo* egoera, kristauak hazkunde* politikoan duen partaidetasuna, itxaropenak, itxaropideak, etab.

Arazo horretan apezpikuek ukan* dezaketen parteharmena estudiatzeko orduan, ikerketa osoa kondiziona lezakeen galdera bati aurrez erantzun beharra ikusi zuen Kardinaleak. «Apezpikuok ba ote dugu sinesgarritasun aski* geure kristaurik gehienen aurrean, benetako adiskidegintza batetarako beharrezko diren bide zail eta jarrera* neketsuak haiei seinalatzeko...? Problema hau beronen gordintasun osoan azaltzerakoan, geure erruak* aitortzera eta horien barkamena eskatzera behartuak izango bagara ere..., jendeak ez du uste, apezpikuok benetan elkartuak eta adiskidetuak gaudenik...»

Garai batean, ezkerretik kritikatzen zen hierarkia, eta egun* ere berdin gertatzen dela esan daiteke; zeren* eskulanak ez baitio hierarkiari jazartzen,* apezpiku jakin batzuei baino (eta hauk gero eta gehiago omen). Hauei egiten zaizkien salakuntzetan kokatzen* da, itxura guztien arabera,* Kardinalearen susmoa.

Nolanahi ere, eztabaidagarri azaltzen dira hor apezpikuak. Kritikarik ez da espreski gaitzesten, hobenak* barnean ere egon daitezkeela aitortzen den bitartean. Gertakari beraren bi aurpegiok aurrerapen baten ondoriotzat hartzekoak dira, inondik* ere. Apezpikuen sinesgarritasuna, bestalde, edozein elkargo eta erakunderena* bezala, ez dute manifestuek ez agintzariek* irmotuko,* ez eta —gaurgero— bekatari aitorpenek nahiz barkamen eskeek, hori guztiori hutsaren hurrengotzat baztertzekoa denik esan gabe, hala ere. Lortu nahi den sinesgarritasun horretan, historiaren eboluzioarekiko leialtasuna ere tartekotzen da, ekintza egokitua eta lekuan lekukotua eskatzen duena; hori ere ez da batere baztertzekoa.

Dena dela, problemaren kontzientzia ukatea,* eta are* formulatzea, ez da alferrikako gauza, bai amets girotatik irteteko, bai aitzinagoko* urratsetara* abiatzeko.

Kristau sozialismoa ala kristauak sozialismoan

Joan den urte sail on batetan, eztabaida iturri gertatu dira sozialismoaren eta kristautasunaren arteko harremanak. Planteamenduak, noski, aldatuz joan dira. Mende honen hastapenetako* eta geroagoko mespretxu eta kondenuetatik —Euskal Herrian «gizartekeria» (!) izendatu zuen norbaitek sozialismoa— gaur eguneko elkar hizketa girora nahiz politik engaiamenduetara* biderik egin dela, bistan da. Ez dirudi, hala ere, arazoa erabat* garbitua dagoenik, galderik azaltzen baita oraindik ere haren inguruan.

Adibidez, irakurri berria dugu, Barcelonako egunkari batetan Pedro Altares jaunarekin (Cuadernos para el Diálogo aldizkariaren zuzendaria berau) egindako elkar hizketa bat.

Beste hainbat azterketaren ondoan, sozialismo berri baten, «kristau sozialismo» baten eragile eta zuzpertzaile* omen delakoa aditzera eman dio galdegileak Altares jaunari, eta, bide* batez, bi kontzeptuok nola konpontzen diren —eta konpontzen ahal diren— galdetu.

Erantzunetatik, oinharrizkoenak edo iruditu zaizkigun puntuak jaso ditugu, irakurlearentzat ere jakingarri daitezkeelakoan. «Ez dago kristau sozialismorik; sozialismo bat dago, besterik gabe... Kristauek, noski, sozialismoak jadanik* duen egiturara* hurbildu beharko lukete... Edonola* ere, sozialismoa jatorki kristaua dela pentsatzen dut... Kristau bat, definizioz, askatasunaren, justiziaren eta demokrazi bideen defendatzaile da. Nabari* da, sozialismorako prozesu historikoa, inolako bortxapenik gabe gailenduko* dela...»

Kristau eta sozialista batera izaterik posible ote deneko hauzia garaitua dateke* dagoeneko,* inoiz zeresanik ugari sortu badu ere. Geroztik, beste maila batetan planteatzen bide* da arazo bera: Kristauak, bere hautapen politikoa egiterakoan, aurki dezakea,* ebanjeliotik sozialismoa baino hurbilago dagoen biderik? Altares jaunaren jarrerak, guk uste, ba du zerikusirik, hauzi honi eman dakiokeen gaurko nahiz etorkizunerako erantzunarekin: itxaropenak eta etsipenak* ez daude, agian,* elkarrengandik oso urruti.

Egileak:

Jose A. ADURIZ

Joan J. ITURRIOZ

beza, bei

dakioke, daitekio

dio, deutso

diote, deutsoe

gaude, gagoz

lezake, leike

zaizkie, jakez

zaizkigu, jakuz

zien, eutsen

zion, eutson


Gurutzegrama (52)


Zapaburua. Euskaldun Rh-dunen umore orria

[Binetak]


Ikas zeure hizkuntza

Hiztegia

IMANOL BERRIATUAK

Ale honetan izartto batekin agertzen diren berbak

A

ABANTAIL, ventaja, privilegio. (Ikus «Axularren Hiztegia».)

ADBENTU, adviento. (ABENDU, diciembre.)

ADISKIDEGINTZA, reconciliación.

ADOS, conforme.

AGERI, documento.

AGIAN, beharbada, nonbait.

AGINTZARI, promesa.

AGINTZE (1), manatze.

AGINTZE (2), prometatze.

AGORRIL, abuztu.

AHULEZIA, makaltasun.

AIARA, Arabako Ayala.

AINAKO, besteko, bezainbesteko.

AIPATU, aipatutako, aipaturikako, aipaturiko.

AIPATZEKE, aipatu gabe.

AISE, fácilmente. (Ikus «Axularren Hiztegia».)

AITZINA, aurrera.

ALDARRIKATZE, gritar, vociferar.

ALEGIA, ficción, fábula. (HALEGIA, a saber, es decir, esto es.)

ALFOZ, eskualde, comarca, distrito.

AMORE EMAN, ceder. (Ikus «Axularren Hiztegia».)

ANDANA, talde.

ANITZ, asko.

ANTZ, irudi.

ARABERA, arauera, según, conforme.

ARAKATU, aztertu, ikertu.

ARAUERA, arabera, según, conforme.

ARBASO, antepasado.

ARE, oraindik, aún, incluso, hasta.

ARETO, sala, salón.

ARGUDIO, argumento.

ARRAKASTA, éxito, succès.

ARRUNT, común, corriente, ordinario.

ARTEGATASUN, inquietud.

ASKAPEN, liberación.

ASKI, nahiko.

ATXEKITZE, conservar, retener.

AUKI, mihura, muérdago, gui.

AXOLA, ardura.

AZANTZ, zarata, ruido.

AZTERTZEKE, aztertu gabe.

B

BAITEZPADAKO, derrigorrezko, beharbeharrezko.

BALIATZE, erabiltze.

BAPATEAN (bat + batean), súbitamente, repentinamente.

BARRUTI, territorio jurisdiccional.

BATIPAT (batik + bat), batez ere, guztiz ere, bereziki.

BATZUK, zenbait. (Batzuek aktibo, batzuk pasibo.)

BEDEREN, behinik behin, behintzat, gutienez.

BEGIRANTZA, vigilancia.

BEHARI, observador.

BEHAZTOPAGARRI, escandaloso.

BEHINOLA, behiala, en otro tiempo, autrefois.

BELAUNALDI, generación.

BERDIN, igualar, equiparar. (BERDINDU, igualado, equiparado.)

BEREGAINTASUN, independencia.

BEREIZKERIA, discriminación.

BEREIZTE, separar. (BEREZITZE, especializar.)

BERUN, plomo, plomb.

BERRIKI, berrikitan, recientemente.

BERRIKITAN, berriki, recientemente.

BIDAIA, viaje.

BIDE, beharbada, nonbait.

BIDE BATEZ, bide nabar, de paso.

BIHIGINTZA, garangintza, producción de grano.

BIKAIN, excelente.

BILAKABIDE, proceso.

BILAKATU, bihurtu.

BILAKATZE, bihurtze.

BIPER EGIN, piper egin, faltar a la escuela, hacer novillos.

BIPIL, resuelto, valiente.

BIZKOR, rápido.

BOKALE, Boucau.

D

DAGOENEKO (dagoen orduko), honez gero, para ahora.

DAROA, darama.

DATEKE, da nonbait.

DEITU, deitutako, deiturikako, deituriko.

DEUSEZTATZE, ezereztatze, deshacer, anular.

DEZAKEA, al dezake (daike)?

DIFERENTETAN, diferentez.

DIRATEKE, dira nonbait.

DITUZKE, ditu nonbait.

DIZKIGUKEZUE, dizkiguzue (deuskuzuez) nonbait.

DOHAINIK, dohan, doharik, gratis.

DOI (1), justu.

DOI (2), apur.

DUINTASUN, dignidad.

DUKEGU, dugu nonbait.

E

EBATZ, resolver. (EBATS, robar.)

EDONOLA, nolanahi.

EDOZENBAT, zenbatnahi, zenbatgura.

EGITURA, estructura.

EGOERÁ, egoerea, la situación. (Azentuak artikulua adierazten du.)

EGOTZI, jaurtiki.

EGUBERRI, Navidad, Noël.

EGUN, gaur.

EI, omen.

EKAI, materia.

EKIALDE (eki, sol + alde), oriente, Este.

EKITE, aplicarse activa e intensamente a algo.

ELABERRI, novela, roman.

ELIZATE, anteiglesia.

ENBOR, tronco.

ENGAIAMENDU, compromiso, engagement.

ENTREPRESA, empresa.

ERABAT, guztiz, osoki.

ERABATEKO, completo, total.

ERAKUNDE, organismo, entidad.

ERANSKIN, apéndice.

EREMU, extensión de terreno.

ERIZKIDETASUN (eritzi + kidetasun), comunión de pareceres.

ERORI, jausi.

ERREGAI, combustible.

ERREMENDEKAZIO (mendeka [vindicar] aditzetik), reivindicación.

ERRESUMA, reino, royaume, kingdom. (ERREINU, reinado, règne, reign.)

ERRU, hoben, culpa.

ESEKITZE, esegitze, eskegitze, colgar; pendre.

ESKUALDE, comarca, región.

ETEKIN, producto, fruto.

ETSIPEN, desesperanza, resignación.

EURREZ, abundantemente. (ERRUZ, hobenez, por culpa.)

EUTSI, agarrado, asido, saisi.

EZEZIK, no solamente.

EZKUTATU, escondido, oculto.

EZKUTU (1), lugar oculto.

EZKUTU (2), ezkutatu, escondido, oculto.

EZTANDA, estallido, éclat.

F

FITS, apur.

FROGATU, probado, demostrado.

FROGATZE, probar, demostrar.

G

GAILENDUKO, gailen izango, garaile izango.

GAITZETSI, condenado, reprobado.

GIBEL, atze.

GIBEL ERAZI, atzera erazi.

GISA (1), modu, era.

GISA (2), bezala, legez.

GOGOETA, reflexión, consideración.

GOITI, gora.

GORABEHERA, a pesar de, malgré.

GORAZARRE, alabanza, elogio.

GORTE, corte.

GOTOR, vigoroso, sólido, firme.

GREBA, huelga.

GUTUN, eskutitz, carta, misiva.

H

HALABER (hala, asi + bei, mismo), igualmente, también. Ene ustez, arrazoin du Altubek, baita ere (bai eta ere) gaitzesten duenean. Ikus haren «Erderismos» 195-206 horrialdeak.

HALEGIA (hala + egia), a saber, es decir, esto es. (ALEGIA, ficción).

HARK, famatuak. (Ikus Lafitteren «Grammaire Basque», 84. horrialdea.)

HARTZE UKAN, ser acreedor de algo.

HASERA, haste, hastapen, comienzo.

HASTAPEN, haste, hasera, comienzo.

HATZEMATE, hautemate, captar, percibir.

HAUK, honeek. (Hauek aktibo, hauk pasibo.)

HAUTSI-MAUTSI, compromiso, arreglo.

HAZIL, noviembre.

HAZKUNDE, desarrollo. (Bazter dezagun sekula betiko desarroilo hitz itsusia.)

HAZKUNTZA, cría de ganado, élevage. (HAZKUNDE, desarrollo, développement.)

HEDADURA, extensión.

HEDATU, zabaldu.

HELDU, maduro, mûr.

HEREN, tercio.

HERRIALDE, provincia.

HERTSI, apretado, concreto.

HIRI, huri, villa.

HITXITURA, hermetismo.

HITZARMEN, convenio.

HIZKETÁ, hizketea, la conversación. (Azentuak artikulua adierazten du.)

HIZKI, letra.

HOBEN, erru, culpa.

HORIK, hoik, horreek. (Horiek aktibo, horik, pasibo.)

HORREGATIO, sin embargo, néanmoins.

HOTS, a saber, es decir, esto es.

HURA, ha.

I

IA, kasik.

IGANDEKARI, igandez.

IGURIKATZE, igurikitze, itxarote.

IHARDESPEN, erantzun.

IHAUTERI, carnaval.

IKERTZAPEN, investigación.

INDIOILAR, pavo, dindon.

INONDIK ERE, sin duda.

INOZO, zozo, bobo, tonto.

IRAGARRI, anunciado.

IRAZEKI, encender.

IRISTE, heltze.

IRMOTU, irmetu, fermutu, hecho firme, afianzado.

ISOLATU, aislado.

ISTILU, conflicto.

IZURRITE, peste, epidemia.

J

JADANIK, ya.

JALGI, atera.

JARRERA, postura, actitud.

JASAN, aguantar, soportar.

JAURERRI, señorío.

JAZARTZE, erasotze, atacar. (Beste batzuek intrantsitibu bezala erabiltzen dute aditz hau: eskuina ez zaio hierarkiari jazartzen).

JAZO, gertatu.

K

KALONJE, canónigo.

KARRIKA, kale.

KOKATZE, colocar, situar. (LEKUTZE, ausentarse, alejarse.)

L

LABORE, cereal.

LAUDIO, Arabako Llodio.

LEKUTU, ausentado, alejado.

LURRALDE ANTOLAKETA, ordenación territorial.

M

MAGISTERGO, magisterio.

MAIRU, moro. (Ikus «Axularren Hiztegia.)

MEALANGINTZA (mea, mina + langintza), industria minera.

MENDEBALDE (mendebal + alde), occidente, Oeste.

MENDIKATE, sierra.

MERINALDE, merindad.

MERKATALGO, comercio. (Ikus «Axularren Hiztegia».)

MEZU, mensaje.

MIHURA, auki, muérdago, gui.

MINBIZI, cáncer.

MINISTERGO, ministerio.

MUKURU, colmo, tope. (Ikus «Axularren Hiztegia».)

N

NABARI (1), evidente, notorio, patente.

NABARI (2), advertir, notar. (NABARITU, advertido, notado.)

NABARITZE, advertir, notar.

NORVEGIA, Noruega.

NOIZNOLAKOTASUN, oportunismo.

O

OHI, ex-, antiguo.

OHIZKO, ordinario, habitual.

OIHARTZUN, eco.

OPARO, opíparo, abundante.

ORDEZKARITZA, delegación.

OREN, ordu.

ORO, guzti.

OROHAR, en conjunto.

OSTEAN, ondoan, ondoren.

OSTEGUN, eguen.

OSTERA, ordea, berriz, aldiz.

OSTERANTZEKO, diferente, distinto.

P

PAIRATZE, padecer, sufrir.

S

SATSUDURA (hitz elkarteetan satsudur), polución. (KUTSADURA, contaminación.)

SEMIEROALE, semieramale, semiconductor.

SUEDIA, Suecia.

SUNTSI, destruir. (SUNTSITU, destruido.)

T

TAMALEZ, damurik, zoritxarrez, zorigaitzez.

TIRANDURA, tensión, tirantez.

TRAPAGA, San Salvador del Valle.

TTIPIETSI, minimizado.

TXUNDITU, estupefacto.

U

UDAL, municipio.

UKAN, izan. (Ukan aktibo, izan pasibo.)

UKATE, izate. (Ukate aktibo, izate pasibo.)

URRATS, pauso. (PAUSU, descanso, reposo.)

URTARRIL, enero, janvier.

UZTAIL, julio.

X

XEDATU, limitado, demarcado, determinado, definido.

XEDE, propósito, fin, objetivo.

XEHETASUN, detalle.

XUXEN, exactamente.

Z

ZANGO, hanka.

ZAPUZGARRI, abandonable, desdeñable.

ZEREN (ETA), ze, pues.

ZERTZELADA, detalle.

ZINEZ, benetan.

ZUZENEZ, en justicia.

ZUZPERTZAILE, reavivador, animador.


Euskal lurraldeak

Oka-Bureba

Ez da erraza asmatzea, nondik norainokoa izan den Euskal Herria. Mendebaldetik,* Santanderko ateetaraino eraman da inoiz; eta Reinosa hiriburutzat dadukan Campoo eskualdea ere euskal mugen barruan sartu da, eta eskualde honekin Ebro Garai guztia. Ez naiz ni, gaur behintzat, eta dokumentaziorik gabe, eritzi horretakoa. Uste dut, mendebaldeko lurralde hori kantabro koniskoena zela, eta ez dagoela han euskal toponimiarik.

Gaur hasten dugun sail honetan, alde batetik euskal herrialde* eta eskualde* ohiak* agertuko ditugu noizbehinka, eta bestetik gaur ere euskal lurralde bezala jotzen direnak: Aiara,* Gobia, eta abar. Gaur Oka-Bureba deitzen den herrialdea dakargu. JAKINek argitaratu duen LUR ETA GIZON, Euskal Herria liburuko «Euskal lurra» atala irakurri dutenek, ez dute gauza berri gehiegirik ikusiko. Goazen, bada.

Lurralde* antolaketa gehienetan, eremu* berberean sartzen digute Burgosko probintzia geureekin batera: baina teknokrata gehienek ikusten dute bide* batez probintzia horren handiegitasuna eta homogeneitasunik eza. Hain gauza nabaria* baita, Aranda ingurua Madrilekin, Burgos hiriarekin berarekin baino harreman gehiagotan dagoela, eta, halaber,* probintziaren iparraldea Bilbo eta Gasteizekin. Batek baino gehiagok aipatzen du, Burgosko probintzia zatikatu behar litzatekeela; eta ba liteke orduan, behinola* Iruineko euskal erresumaren* barrutikoak* izandako zati batzuk* gure alorrean izatea: kasu horretan ikusten ditugu Bureba eta Okamendieta.

Bureba

Bureba —ageri* zaharretan Burueba ere agertzen da— lurralde natural bat da. Pankorboko ateetatik hasiz, La Brújula-ko aldaparaino irauten du haren eremuak, Iparraldetik Hegoaldera. Ekialdean,* La Loma izeneko mendikate* apalak bereizten* du Okamendietatik.

Garai batean, Bureba Iruineko erresumaren barrutian egon zen; baina laster Burgostarren atzaparretan erori* zen. Interesgarria da xehetasun* hau: «El alfoz* de las tierras de Burgos llegaba, por una parte, hasta el puerto de La Brújula, y, por otra, hasta las tierras de Montes de Oca». Hortxe hasten zen, hain zuzen ere, Bureba, Iruineko euskal erresumaren herrialde bat izanik. Gero Gaztela Zaharreko «merinalde* eta partidu» bihurtu zen, eta hala iraun zuen mendetan, XIX.ean probintzien eta «partido judicial»en banaketa egin zen arte.

1.253 knrtako zabalera du Burebak, eta 23.243 bizilagun. Hiriburua Briviesca —behinolako Birobezka— da. Briviescako «partido judicial»ak ia* Bureba osoko herri eta herrixka guztiak hartzen ditu bere barrutian.

Bureba baserri ekonomiari lotua dago, hiriburuan industri poligono bat jartzeko badira ere. «Ordenación rural de la Bureba» delakoak hazkuntza* eta fruitugintza bultzatu nahi ditu, bihigintza gutituz.

Okamendieta

«Montes de Oca» izenaren pean, askotan agertzen da herrialde hau Iruineko erresumaren histori gorabeheretan. Gaztela Zaharreko herrialde banaketak aztertu ondoren konturatu naiz, gaurko Beloradoko «partido judicial» delakoak hartzen duela Okamendieta osoa, herri batzuk salbu.

XII. mendeko «Codex Callistinus» famatuan, Aymeric Picaud hark* latinez idatzitako hitzok agertzen dira: «Espainiako lurra Oka Mendiak iragan ondoren hasten da, Burgoserako bidean». Eta beste dokumentu batetan: «Castilla era un pequeño rincón, que tenía en Montes de Oca mojón». Mugarri hori, Iruineko euskal erresuma hasten zen eremuan zegoen noski.

Herrialde honetan zegoen autrigoinen apezpikutegi zaharra, gero Valpuestara eramana. Villafranca-Montes de Oca udalean* zegoen, aintzinako Okan. Gaur, New Yorkeko apezpiku laguntzaileetariko batek omen daroa* Okako apezpikutegiaren titulua.

Herrialde honek 1.03,93 km2tako zabalera du, eta 20.199 bizilagun. Herri gotorrenak* Belorado eta Pradoluengo dira.

Herrialde hau Bureba baino menditsuagoa da; baina laboreari* lotua da, eta beherantz eta hustuz doa. Pradoluengon daude lantegi batzuk. Ez dago beste industri modurik.

Euskal toponimia

Merino Urrutia jaunak, bere «El vascuence en la Rioja y Burgos» liburuan, hainbeste euskal toki izen dakarzkigu Okamendietakoak. Hara batzuk: Iturburu eta beste 67, Santa Cruz del Valle herrian; Laminturri eta beste hiru, Beloradon; Alkorta, Zanzabala, Martinzelaia eta beste 70, Fresnedan; Iriabre, Cerezon; Sagastia eta beste 18, Espinosa del Monten; Olleta eta abar, Eterrenan (gaur Eterna); Larrahederra, San Felices de Ocan; Iturbero, Iturriotz eta beste 25 Pradoluengon; eta abar, eta abar.

Tamalez,* Merino Urrutia jaunak ez zuen aztertu Bureba ingurua; eta, guk dakigularik, bertako ageri zaharrak eta toponimia guztia aztertzeke* dago euskal ikusmiratik. Ba dira, bai, Oña, Mirabetxe, Berrungana, Bizkarra; baina beste toki izen askorik ez. Kontutan hartu behar da, gainera, erdara oso haseratik* dagoela sarturik Bureban.

Etorkizuna?

Eta «Lur eta Gizon» liburuko hitzekin bukatuko dut. Bi herrialde hauek, inoiz euskal eremuan sartzen badira, Oka-Bureba izeneko euskal herrialde elkartu bakar bat osa lezakete, 2.357 km2rekin, Bizkaiaren antzera. Bion hiriburua Birobezka izan behar litzateke, administralgo aldetik. Eliz barrutiaren buru, ordea, Villafranca-Montes de Oca, gaurko hiri horretan baitzegoen Hegoaldeko autrigoinen apezpikutegia. Alde biak elkarturik erabiltzen ditugunean, Okamendieta izenari mendien eranskin* hori kendurik —gainera, Oka zen izen zaharragoa eta inportantzia handiagokoa—, komenigarri litzateke Oka-Bureba esatea, zabalkunde berri bat herrialde berri horri emanez.

J. L. LIZUNDIA