ANAITASUNA
Año I — Núm. 4
Suplemento a la Hoja "ANAITASUNA" de Guipúzcoa
Octubre 1953
New York'en, estu ta larri dago gizon bat lurpeko trenean. Galdu egin da gizaixoa! Nundik urten? Nora joan? Geroago ta urduriago dabil, estutasuna arpegitik dariola. Alan-be, ingeles berba egiten baleki...!
Uste gitxienean, ba yatorko gizon bat, ataraten dau kanpora zelan edo alan, eta iminten dau bide onean. Zorioneko gizonak emoten deutsaz ongilleari eskerrak, eta preguntetan deutsa, ingeles mordoilloz, ze erlegiñokoa dan. Sartzen dau ongilleak eskua boltzikoan, eta erakusten deutsa errosarioa.
Norte Amerikan jazo zan au. Eta errosarioduna ez zan emakumea, gizona baiño. Alakoxeak dira ango katolikuak! Sakoneko erlegiñoa maite dabe, ez azalekoa. Kristiñau edukaziño indartsua artu dabe etxean, eskolan, eleizan. Zein andrak zein gizonak, ondo ezagututen dabe erlegiñoa. Orrexegaitik, pozik erakusten dabe edonun euren kristiñautasuna, eta eleizara —gizonak emakumeak beste— eurrez joaten dira. Orrexegaitik, treneko gizon arek-legez, lotsa barik ataraten dabe errosarioa, euren fede katolikua iragarteko.
Izan-be, deboziño sakona da Andra Mariaren Agurtza Santua. Jesusen alboan bere Ama iminten dogun-legez, jarri geinke Errosarioa Meza ta Komuniñoaren urrengo.
Ondo errezetan dogunean, fedea biztu, gure uste osoa Andra Mariagan jarri ta beronen bitartez Jainkoa maitetan dogu. Orretaz ganera, amabost misterioak gogoratuten doguzanean, Ebangelioko egintza urtenenak begien aurrean iminten ditugu.
Ori dala-ta, benetako kristiñauak direan familiak, egunean egunean errezetan deutsoe Ama Birgiñeari, eta erlegiñoan ondo formauta dagozan andra-gizonak aldean eroaten dabe beti errosarioa.
Mariaganako deboziño asko dagoz Eleiza Katolikuan; baiña guztien artean ederrena, Agurtza Donea. Orixe diñosku Aita Santuak. Orixe, Obispo Jaunak. Eta guzti ori gitxi baillitzan, Andra Maria Berbera agertu yaku oraintsu Fatiman ori esateko.
Euskaldunok kristiñau zintzoak ei gara. Amerikanuen antzera, katolikotasun sakona maite ei dogu. Euskal gizonak, emakumeak baizen kristiñau jatorrak ei dira. Lengo beste fededunak ei gara. Guzti au, egia ete da? Aztertu bei bakotxak bere barrua.
Fede sakondunak, iñungo katoliku aurreratuen antzekoak, jaseko gizonak, munduko kristiñau aurrenetarikoak izan gura badogu, errezau daigun egunero Agurtza Donea, eroan daigun beti aldean Errosario Santua.
Kurutzegrama N.º 2
Eskongei bik telefonoz:
Neskatilleak (asarratuta): Ez aut sekula geiago ikusiko.
Mutillak: Zegaitik?
Neskatilleak: Esango deuat arratsaldean.
***
Bururik ez ta txapela nai. (Aundikerien atzetik dabillenari).
Agoa bero ta sabela otz. (Berba larregi egiten dabenari).
Gizonak ekin, ta Jainkoak egin.
Jainkoa ez da aazkor, bai berankor.
Ba dakizu...?
8.—Zeintzuk dira bein baiño geiagotan artu ezin leitekezan Sakramentuak?
9.—Sakramentuak gure arimetan grazizko frutuak emoteko dira. Baiña esaidazu gauza bi oneen artean ze diferentzi dagoan:
a) Sakramentu bat egiaz eta benetan artzea.
b) Sakramentuaren grazizko frutua ariman artzea.
10.—Esan egia ala faltsoa dan emen diñoguna:
a) Bateatu barik dagoanak ezin artu leike Sakramenturik.
b) Bateatu barik dagoanak ezin emon leikio beste bateri Sakramenturik.
c) Pekatu mortalean dagoanak ezin emon leike egiazko Sakramenturik.
d) Sakramentu batek, egiaz eta benetan emoten danean, beti emoten dau grazia.
e) Grazi santificanteaz ganera Sakramentu bakotxak beste berarizko grazi bat emoten dau.
f) Sakramentuak artzeko ondo preparau dan persona batek grazi gitxiago artzen dau obeto preparau danak baiño.
Gaurko egunotan, Fatimako Andra Mariak berak irakatsi deusku, Sor Luzia monjatxoaren bidez, illeko lenengo bost zapatuetako deboziñoa.
Zetarako? Gizonen eskerbaltz eta pekatuakaitik Andra Mariari ordaingarri bat emoteko.
Ona emen orretarako egin bear dana:
1) Konfesiño ta komuniñoa.
2) bost misterioko errosarioa.
3) ordulauren baten, errosarioa errezetan dan bitartean, misterioen ganeko meditaziñoa.
"Ene alabatxo maitea —diñotso Fatimako Ama Birgiñeak Sor Luziari—, begitu nire biotza gizonen eskergaizto ta biraoakaitik arantzaz betea. Zuk beintzat kontsolau naizu, eta esan gizoneri eriotzako orduan zerura joateko lagunduko deutsedala, baldin bost illabetean lenengo zapatuetan, konfesau ta komulgauta, Errosario Santua esaten badabe, ordulauren baten, neu kontsoletearren, misterioak meditetan dituela".
Zeugana gatoz gure larrialdian, Jose Doatsua; ta zure Emazte guztiz garbiaren laguntasuna eskatu ta gero, zeure bitartekotasuna uste osoz eskatuten deutsugu. Jainkoaren Ama Maria orbanbakoari ta Jesus Umeari deutsezun maitasun samurragaitik, humiltasunez beterik eskatuten deutsugu, Jesukristok bere odolagaz erosiriko famili au errukiz begiratu daizula, ta zure eskubide ta laguntzeagaz gure bearrizanetan lagundu gaizuzala.
Famili Santuaren jagola arduratsua, eta gure bitarteko guztiz altsua! Zaindu, arren, Jesukristoren erri maitea; urrundu gugandik pekatuen eta gaiztakerien orban guztiak; zerutik begi onez begiratu ta lagundu gaizuz inpernuko arerioakaz darabilgun burruka onetan; eta len Jesus Umea eriotzako arriskutik atara zenduan-legez, zaindu orain Jainkoaren Eleiza Santua gaiztoen ekiñaldi ta zoritxar guztietan; eta gutariko bakotxa zeure ardurapean artu eizu, zure laguntasunagaz indarturik, zure antzera santutasunean bizi gaitezan, eriotza on bat egin eta betiko zoriona zeruan irabazi daigun. Amen.
(Leon XIII'garrenaren aginduz, urrian Errosario ostean esateko. 300 eguneko parkamenak egunero).
8.—Bateoa, Konfirmaziñoa ta Ordena Santua dira bein baiño geiagotan ezin artu leitekezan Sakramentuak. Sakramentu oneek, ezin borrau leitekean marka bat iminten dabe ariman, ezin kendu leitekean seiñale bat, iñoiz desegingo ez dan karakter bat. Marka ori barriztutea, apaiñago edo ederrago egitea alperreko lana izango litzateke. Orregaitik Eleizeak zorrotz aginduta dauko Bateoa, Konfirmaziñoa ta Ordena Santua bein baiño geiago ez emotea.
9.—Bear dan-lez emoten bada, Sakramentua egiazkoa ta benetakoa da. Baiña alan ta guzti-bere, txarto artu ezkero, norberaren erruz grazia galerazoten bada, orduan Sakramentuak ez dau fruturik edo grazirik emoten, eta ganera pekatu egiten da. Kasu baterako, pekatu mortalean artzen dan Komuniñoa.
10.— a) Ez da egia. Bateatu barik dagoanak Bateoa bera artu leike.
b) Ez da egia. Bateatu barik dagoan batek, naiz ta ateo bat izan, emon leikio, premiña izan ezkero, Bateoa ilteko zorian dagoan ume bateri.
c) Ez da egia. Esate baterako, pekatu mortalean dagoan sazerdote bategaz egiten dan Konfesiñoak ondo balio dau.
d) Ez da egia. Sakramentu batek, egiazko ta benetakoa izan arren-be, bear dan moduan artzen ez bada, ez dau grazirik emoten.
e) Egia da. Sakramentu bakotxak, grazi santifikanteaz ganera, beste berarizko grazi bat (apartekoa) emoten dau: Bateoak kristiñau ona izateko, Konfirmaziñoak sendoa izateko, Azken Oleaziñoak, konbeni bada, gorputza osatuteko, edo bestela ondo ilteko grazia.
f) Egia da. Sakramentuak artzeko ondo prestau dan persona batek grazi gitxiago artzen dau obeto gertutu danak baiño.
BOLIVIA. — Aita Karlos Anasagasti, Obispo konsagrau dabe pasau dan illaren 13'an. Aita Anasagasti, Arantzazutik urteniko misiñolari gazte bat dozu. Espaiñiko gerratean, nagusiak ameriketara bialdu eben. Lenengo Paraguay'en eta gero Bolivia'n lan egin eban. Orain, Aita Santuak El Beni'ko obispadura jaso dau. Bermeon jaioa da, ta berrogetairu urte daukoz. Zorionak Obispo euskaldun barriari!