- Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IKF) eta Euskaltzaindiak aitortza berezia egin diete gaur Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) hainbat familiari, hain zuzen, seme-alabak euskalduntzeko egiten duten ahalegina eskertzeko.
- Sari-ematearen atarian, Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinemagilearen Gu berde iluna gara! bideo hunkigarria erakutsi da Udaletxean. Sortzaile nafarrak lotura handia du inguru horrekin eta, bere-berea duen moldean, artelan ttipi zoragarri bat ondu du, haurrak ardatz harturik. Honela, bideoan Mañeruibarko haurrak mintzo dira euskarak Nafarroa Garaiko ibar horretan izan duen lekuaz eta eraginaz; baita gure hizkuntzak hor izan duen gainbeheraz eta gaur egungo biziberritzeaz ere.
Iruzkin berria idatzi
- Mañeruko plazan egin da ekitaldia, baina, aurretik, Oskar Alegriak ondutako Gu berde iluna gara! bideoa erakutsi da udaletxean. Bertan, Mañeruibarko haurrei hitza eman die zinemagileak.
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Jagon sailburua eta Nafarroako ordezkaria): "Sari honekin nabarmendu nahi da Mañeruibarko herritarrek eta udalek beren aurrekoen hizkuntza berreskuratzeko egin duten eta egiten ari diren ahalegina".
- Enrike Diez de Ultzurrun (IKFko presidentea): "Euskara bere betiko lurraldeetako batera itzultzen ari dela nabarmendu nahi izan dugu, begirada haurrengan pausatuta, gerra aitzinean eta ondoren haur euskaldunak saritzeko egin ziren ekimenak gogoan ditugula".
- Guztira 374 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek idatzien originaltasuna nabarmendu dute, besteak beste.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Harriet Mitxelena -narrazioan- eta Ibai Maquibar -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Josu Arrieta izan da irabazlea narrazioan eta Naiara Gutierrez poesian.
- Aldi honetan, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
- Maiatzaren 25ean izanen da ekitaldia, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko da udaletxean, 11:30ean.
- Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete. Horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik. Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak egina duten hitzarmenaren barruan kokaturik dago ospakizun hau.
- Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
- ‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea berritu eta eguneratu du Euskaltzaindiak, HABErekin elkarlanean
- Mintzola egitasmoak 2023an saritutako sei lan ‘Euskera’ ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen zenbakian
- ‘Euskara Ezkabarten: paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa
- ‘Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina’ erakusketa Antsoaingo udal kiroldegian ikusgai