50. Durangoko Azokari hasiera emateko, ekitaldi berezia egin zen abenduaren 4an, San Agustin Kulturgunean. Besteak beste, Gerediaga elkarteko bazkideak, Azokako guneen arduradun eta erakundeetako ordezkariak batu ziren ekitaldian. Euskaltzaindiaren izenean, Xarles Videgain buruordeak hartu zuen hitza.
50 urtez jarraian, Euskaltzaindia Durangoko Azokan
Urtero bezala, Durangoko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan kaleratutako liburuak izan ditu salgai.