Jardunaldia egin zen egun berean, bai Andres Urrutia euskaltzainburuak baita Sagrario Aleman Jagon sailburuak ere argi adierazi zuten: “Honek segida izango du. Gaurkoa hasiera besterik ez da”.
Jardunaldiaren ostean, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak bilera egin eta emaitza aztertu zuen. Hurrengo urratsa honako hauxe da: eztabaidari jarraipena ematen dion prozesua Sustapen batzordeari proposatzeko, eta ondoren, Zuzendaritzak aztertzeko, Sustapen batzordeak aldirako lantalde bat eratzea aurreikusi du.
Hona hemen lantalde horretarako proposatzen diren kideak:
- Sagrario Aleman, Sustapen batzordeko burua. Euskaltzain osoa da eta Euskaltzaindiko diruzaina. Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria.
- Erramun Osa, Sustapen batzordeko idazkaria. Euskaltzain urgazlea da eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Soziolinguistikaz eta euskararen irakaskuntzan aditua.
- Jon Aizpurua, Sustapen batzordeko kidea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna.
- Gotzon Lobera, Sustapen batzordeko kidea. Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egiten ari den lantaldeko koordinatzailea. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari ohia.
- Ibon Usarralde, Sustapen batzordeko kidea. Soziolinguistika Klusterreko kidea.
- Xabier Erize, Sustapen batzordeko aholkularia. Euskal Filologian Doktorea Enpresen Zuzendaritza Nagusian Unibertsitateko aditua.
- Iñaki Martinez de Luna, euskaltzain urgazlea. Soziologian Doktorea. Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondoaren zuzendaria. Bat Soziolinguistika aldizkariko zuzendaria.
- Patxi Saez Beloki, soziolinguista.
Comments
Aintzat hartu, mesedez.
iñaki