Egun horretako egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da. Ordu horretan Iruñeko Udalak -alkateaz gain alderdi guztietako kideak izango dira- harrera egingo dio Euskaltzaindiari. Joseba Asiron alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dute hitza eta ondoren Udalak eta Euskaltzaindiak opari bana egingo diote elkarri.
Ondoren Osoko bilkura egingo du Akademiak. Bilkura horretan, besteren artean, ondoko gaiak jorratuko dira:
- Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle berriak izendatuko ditu
- Glosario Parlamentarioa (I) aurkeztuko da. Hiztegi Juridiko-Parlamentario biltzeko lantaldea Euskaltzaindiaren koordinaziopean ari da lanean eta Eusko Legebiltzarreko, Nafarroako Parlamentuko, Eusko Jaurlaritzaren IVAPeko eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako zenbait kidek osatzen dute. Taldeak parlamentu-lexikoa bateratzea du xede, ondoren Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osatu ahal izateko. Lan horren lehenengo emaitza aurkeztuko da Euskaltzaindiaren Osoko bilkuran.
- Andres Urrutia, euskaltzainburua
- Patxi Zabaleta: “Miguel Javier Urmeneta euskararen laguntzailea Nafarroan”
- Asisko Urmeneta, komikilari eta ilustratzailea. Miguel Javier Urmenetaren semea
Miguel Javier Urmenetaren omenez
Bestalde, arratsaldean, 16:30ean, Miguel Miguel Javier Urmenetaren omenezko ageriko bilkura egingo du Euskaltzaindiak, Kondestablearen Jauregian. Egitaraua:
Comments
Urmeneta jaunari bai Miguel Angel bai Miguel Javier deitu diozue.
Agur t'erdi.