Patrick Farrell Dublinen (Irlanda) jaio zen, 1938an.
Hizkuntzalaria zen. Abokatu izatetik erretiroa hartuta zegoen.
Patrick Farrell euskaltzain urgazlea hil da. Hizkuntzalari irlandarra joan den otsailaren 23an zendu bazen ere, gaur arte ez dugu izan bere heriotzaren berri. 78 urte zituen eta Euskaltzaindiak 1966ko azaroaren 25ean izendatu zuen euskaltzain urgazle.