2024ko LAUTAN HIRU antzerki-jaialdia (laburpen-bideoa)
- LAUTAN HIRUren VI. edizioa otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izan da, eta jaialdiak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatu dio aurten. Guztira 8 ekitaldi eskaini dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu (azken biak ekitaldi berean). Gainera, hauetako hiru estreinaldiak izan dira.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero legez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera. Bestetik, sei izan dira lanak erakusteko hautatu diren espazioak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko (AEK) eta La Sinsorga.
- Guztira 350 bat zale hartu ditu aurtengo edizioak.
Idatzi iruzkina