Nafarroako Foru Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea, biak dira Euskaltzaindiak arauturiko izendapen osoak (ikus 32. eta 45. arauak, «Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak» eta «Gure egitura politiko batzuen euskal izenez»). Harrezkeroko Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioan, Nafarroako Foru Komunitatea izena baino ez da ageri. Bestetik, Nafarroa forma laburtua da; eta nafar (ez napar) da Nafarroako herritarra izendatzeko forma estandarra. ;
Berezkoa du bukaerako a hori —a itsatsia, alegia—; beraz, kasu guztietan izenari atxikia doa: Nafarroatik, Nafarroako...