Euskaltzaindiaren 19. arauak gogorarazten du ohiko dela tradizioan nagusitzen den moldea eta Iparraldean gaur bizirik dagoen forma bakarra, eta horixe da forma estandarra, nahiz ohizko ere erabilgarria den. Baina, ‘ohikoa ez dena’ aditzera emateko, ezohiko da aukera bakarra (ez-ohizko). [19. araua; EH]