Euskal alfabetoaren hogeita hirugarren letra da. [b] ahoskera-balioa dagokio. Letra hau eta euskal alfabetoko beste zenbait letra —c, q, w eta y— ohiko euskal hitzak idazteko ez diren arren, kanpoko izenak eta hitzak idazteko sartu dira euskal alfabetoan. Adibidez: Vatikanoa, Venezuela, Vietnam, Eva, Bolivia..., vedette, venezuelar, versus, vienar, vibrato, kelvin, behaviorismo... [EH; 17. araua]