-zio, -zino, -ziño, -zinoe edo -zione aldaeren artean -zio aldaera dago hobetsita euskara baturako, aldaerarik zabalduena bera denez. Forma hau dute, besteak beste, hitz hauek: amorrazio, begitazio, debozio, instalazio, integrazio, zibilizazio, administrazio, segizio, barkazio, etab. [EH; 9. araua] (→ -keta/-pen/-zio)