Hitz elkartuak idazteko moldeak bat-batean eskatzen du (bat hitza errepikaturik dagoelako). Ildo beretik doaz hauek ere: bat-bateko, bat-batekotasun. Hauek desegokiak dira: *bat batean, *bapatean. [25. araua; 1. araua]
Ahoskerari gagozkiola, <t, k> + <b, d, g> kontsonante-bilkuretan ohikoa da aldaketa fonetikoa: <batik bat, bat-batean, behinik behin, noizik behin...> [batipat, bapatean, beiñipein, noizipein]...
ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (27).