Euskal alfabetoaren hirugarren letra da. Letra hau eta euskal alfabetoko beste zenbait letra —c (eta ze hautsia -ç-), q, v, w eta y— ohiko euskal hitzak idazteko ez diren arren, kanpoko izenak eta hitzak idazteko sartu dira euskal alfabetoan. Adibidez: Cáceres, Cagliari, Quebec, campus, collage, copyright, corpus... [17. araua]
Zerrendatze edo enumerazioetan ere ohikoa da c letra erabiltzea, euskal alfabetoko letra denez: *a, b, d... (> a, b, c, d...).
EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "c grafema>", Ehulkuren aholku guztiak.