nagusi
1 iz. Etxeko burua; zenbait erakunde edo talderen burua; lantegi edo fabrika bateko jabea; jabea. Ik. ugazaba. Non dira orainokoan zerbitzatu dituzuen jaunak eta nagusiak? Baserriko nagusi gaztea. Morroi haren nagusia etorri zenean. Nagusien eta langileen arteko gorabeheretan. Gure lantegiko nagusia gizon ona da. Zerbitzari batek ezin bi nagusi zerbitza ditzake. Nagusiak agintzen baitu. Fraide-etxeko nagusia. Ontzi-nagusiak agindurik. Txakurrak ere abiatu ziren beren nagusien ondotik. Ez nagusi, ez mutil. Nahi duzun bezala, nagusi jauna; jipoitu behar banauzu, datorrela jipoia. Nagusi andrea salmahaiaren atzean dago, aurpegi ilunez. 2 (Predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Ilobak dauzkat nagusi, indarrak joan ihesi, honez aurrera horien mendean beharko dut bizi. Kanpokoak nagusi eta etxekoak morroi agertzen zirelako. Nagusia etxetik kanpo, mutilak nagusi. Errusian boltxebikeak nagusi egin zirenetik hona. Hartzen duzu deabrua zure nagusi, eta ahalke zara haren mutil zarela esatera. Lehen sartu zitzaizun ezpata zorrotza, zure etxe-nagusi jartzean arrotza. Gizona emaztearen jaun eta nagusi izateko. Geure bizitzaren jaun, jabe eta nagusi bagina bezala. Hala eta guztiz ere, irakurlea da nagusi, inor izatekotan, eta idazlea zerbitzari. Nork bere sailean nagusi behar du izan, eta bestearenean mirabe. Bego hori guztien nagusi.
3 (Gauza abstraktuez mintzatuz, predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Dakienak daki nolako giro negargarria genuen nagusi zenbait "Euskaltzaleen biltzar" zirelakotan. Gogorkeria izan omen da nagusi arazo honetan gure artean. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege.
4 Garaile, gailen. (Predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Nor atera zen nagusi? Berdintasuna gerta dadin nagusi. Artoaren aldean garia nagusi, ogi gabe gizonik ondo ez da bizi. Askok espero zuten frantsesa nagusi, baina azpeitiarrak dio irabazi. Toki batean ageri da nagusi gales hizkuntza: elizan.
5 iz. Ipar. Maisua. Ik. ofiziale; kontramaisu 2. Ikaslea ez da bere nagusia baino gehiago. Hargin-nagusia eta hargin-mutilak. 6 adj. Garrantziaren, gorabeheraren arabera lehena dena. Meza nagusia. Herriko plaza, kale nagusia. Aldare nagusian. Donostiako Aste Nagusia. Euskal Herriko errepide nagusietan. Errenteriar batek bazituen bi sorterri: sorterri nagusia eta sorterri txikia. Orixeren poema nagusian. Jakinduriaren oinarri nagusia. Gure fedearen misterio nagusiak. Euskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna da. Perpaus nagusia eta mendekoak. Gipuzkoako Batzar Nagusiak. || Hotel dotore bateko atezain nagusi izendatu zuten.
7 adj. Batez ere bizk. Jaiotzez lehena dena. Anaia nagusia.
8 adj./iz. Adinez heldua. Pertsona nagusien artean. Nagusiek ere irentsi ezineko liburuak dituzte gure haurrek.
9 adj. Larria, handia. Lagun hurkoari egin diozun kaltea nagusia edo handia bada. Gauza nagusi edo larrian.