Zein kirol egiten du zure semeak/alabak? galdetzean, pilotan egiten du, arraunean, futbolean… erantzuten dugu; baina judo, karate, aikido… eta gisako kirolen kasuan, zelan erantzun behar dugu?
Kirol horien tradizio idatzirik ez dugunez, hizkuntza-sena hartu behar da gidaritzat, eta horren arabera, ez dira oso egokiak judoan egiten du edo karatean egiten du egiturak. Horiek baino egokiagoak dira judoan aritzen da eta judoa praktikatzen du. Zalantzazkoagoa da judoa egiten du egituraren egokitasuna.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.