Bilatu ea erantzunda dagoen.
Ezkerreko formularioan (smartphoneetan, goiko formularioan), "Bilaketa" eremuan egin behar duzu kontsulta.
JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena.
Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea.
Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.
Informazio gehiago →
Bilatu ea erantzunda dagoen.
Ezkerreko formularioan (smartphoneetan, goiko formularioan), "Bilaketa" eremuan egin behar duzu kontsulta.
Ez baduzu erantzunik aurkitu, bidali zure kontsulta.
Horretarako, ezkerreko formularioan (smartphoneetan, goiko formularioan), erabili "Galdera egin" eremua.
Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Hedabideetan, askotan, euskal Y-ari "euskal Y grekoa" deitzen zaio. Horrela jartzeari erredundantea deritzot, baina ez nago ziur zelan idatzi behar den: "euskal i grekoa", "euskal Y-a" ala arestian aipatutako "euskal Y grekoa".
Nola idatzi behar dugu ahaztu aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.