<< Hasiera

4.26. ABAURREGAINA               <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Otorduak

INK.: Jeikitzean, oetik jeikitzean ze xaten da?

LEK.: Orai kafe ta esnea. Ta len ere bai, kafe ta esnea.

INK.: Eta nola erraten genion?

LEK.: Deseinua, deseinua. Deseinatu duzu, deseinatu ut.

INK.: Gero zortziretan edo ze xaten da?

LEK.: Ura, aldamortzua. Segun lenaoko denboretan, egosten tze pataka edo baba. Ta gero balin baze razione puxka bat, urdei pixka bat eta ezpaze, pues xan gura ta fuera.

Eguerdikoan pues seun zer duzun. Pues plato bat potaje, ta gero razione puxka bat eta aire!

INK.: Egun luzeetan arratsaldeko erdian?

LEK.: Pues len eiten tze, berendua ematen tze. Pues razionea orduan, edo magra puxka bat edo... zuenak araberera, edo tortilla edo... ala aire gortan! Lenaoko denboretan pizu zire jendeak. Deseinua, aldamortzua, bazkaria, berendua eta afaria. Pizuau ze, baña, etzela aski xaten aldian. Xaten tze guti. Ta arrontak. Ez orai bezala. Orai xaten da finao, baña orduan arront eta puxka bat xan ta baratzen tzire.

INK.: Eta gero, e, gabean?

LEK.: Pues artsan ere iual. Plater bat pataka edo, en fin, egosia zukuikin. Ta geo pues erran dutana, edo abadejo, abadejo, orduan bakalaoa. Abadejoa prestatzen tze patakeikin.

ezpaze

ez bazen

xan gura

jan hura

baratzen tzire

gelditzen ziren