<< Hasiera

6.1. ALDUDE      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Arroltze errutea

Bi lekukoek kontatzen dute nolako joera duten oilo zenbaitek jendeen ixilean erruteko.

 

INK.: Erruten duelarik oiloak?

1 LEK.: Kakaazka ari da, bainan zenbaitek eztute kakaazkaik egiten ez abisatzeko eina dutela. Ah ah! Ba bat edo bida eh! Bainan ikustekoa da nola tronpatzen duten jendia, joaiten dira, gor... gorde dira, alta bijilatiak zitin hola eta gorde.

2 LEK.: Goizetan ateatzen dielaikan apuratiak izaiten baitira, badakizu, errun beharrez, badoatza hortik lasterka, hor nundik uzten... gordetzeko lekiak, ordun bijilatzia aski duzu ixtant bat. Bena ezpadira arrunt apuratiak zu bijilatzen zitute eh! Bai eta nola!

1 LEK.: Eta eztira joain eh! Eztira joain zu suntsitu artio.

2 LEK.: Arrunt apuratiak direlaik....

INK.: Beraz eta errun lehenbiziko orenetan egiten dute?

2 LEK.: Bon, depende, depende....

1 LEK.: Ez ez, ba zenbaitek arratsaldetan eiten duzte.

2 LEK.: Arratsaldean eginen dute berdin.

1 LEK.: Goizetan, goizetan, bederatziak, hamarrak hortan.

2 LEK.: Ardurenian hola da.

1 LEK.: Bainan kanpoan direnak, kanpoan direnak, libre direnak, Gotzon, hori, hori, hori, hori bainan hek hek triste dira eh! Oi oi oi oi oi! horik eztira barnian eoiteko animaliak eh!

kakaazka

kakarazka, oiloak errun ondoan egiten ohi duen oihua

bida

bira, biga. Izenordain gisa erabilia.

tronpatzen

burlatzen, engañatzen

alta

bizkitartean.

arrunt

zeharo

suntsitu

desagertu, bistatik galdu

ardurenian

maizenik