<< Hasiera

4.17. ALKOTZ            <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Maisuak eta eskolako zigorrak

LEK.: Lenao bai maixtruak yo. Nik ezautu ut maixtrue, ezautu nulako bakarrik. Ni enitzen ibilli arrekin eskolan beño... Beñ, nik akaso izain nittun bortz urte, orduan ezpaizen asten... Ta gaixtoa zen ba, ui, ui, ui, ama... Pikaro utse, maixtrue! Eztakit ze in tzuten, enaiz oroitzen artaz ni. Semeak pazittuen arrek ta yende ona. Andria zuen ona arrek. Bera, uu! Gero gure maixtrue beti ona izandu zen, aitz ona!

INK.: Norbaiti maistruak aditzen bazion euskaraz egiten, zer...?

LEK.: Burni bet, kastigue. Burni bet, kastigue ta ikusten bazuen bertzu at ai zela, beak "to, iri, au ietako".

INK.: Nolako burnia izaten zen ori?

LEK.: Burni txar bat, eozein burni, eozein. Ori ibiltzen zen bateti pertzera. Zu baziñu bakarrik, zui kastigetzen bazizuten, zu bertzu ati itten ziñun.

INK.: Zer zen, burni arrunt bat?

LEK.: Bai, burni, daus ez. Burnitto at.

INK.: Burdina orrek ez zuen anillo...?

LEK.: Ezta ja ere, ezta ja ere. Ta gero eskola ondoan igual kastigetu. Bai, ta ni, nei etzieten kastigetu.

INK.: Eta kastigo orri nola erraten zitzaion?

LEK.: Pues, non da ola? Ta bai, eskolan preso dao.

INK.: Euskeraz mintzatzeagatik?

LEK.: Bai, euskeaz mintzetzeagatik. Klaro, maixtrue uskaldune zen beño eskolan da, baizu. Da apeza, berriz, purua uskaldune giñuen. Uu! Arrek etzuen erdaraz daus nai, arrek uskea.

izain nittun

izango nituen

aitz ona

hagitz (oso, biziki, txit) ona

daus, ja ere

deus (ere)