<< Hasiera

3.30. ANDOAIN     <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Mugak: lubakiak eta mugarriak

INK.: Soro baten ertza. Soro bat daukazu eta ertza, landugabea, aldameneko soroetatik bereizteko izaten den terreno pusketa orrek izenik artze al du?

LEK.: Bai, luakiya.

INK.: Eta hori zer izaten da? Orrela goraka bezela edo...

LEK.: Bai, ola aldapa bezela, erdi zokona, erdin txokona. Ta salientia alde atea bixkar itte u eta bestea re bixkar itte u. Erdin zokona bezela. Da arek du izena luakiya.

INK.: Eta ori zertarako erabiltzen da? Bereizteko?

LEK.: Oi garai bateko muak, oik tia. Garai bateko muak bi terreno beexteko. Bat batena ta bestia bestena.

INK.: Eta zure bi soro bereizteko? Zuk aldamenean badituzu bi terreno, bi soro, iguala izaten da?

LEK.: Mugarrik. Arriya. Arrik. Arri koskor batzuk. Azpin larrillu... Muarri berdaderuak azpin zulua itten danian tella koxkuak botatze ixke, azpin. Geo an arbola sartze an bezelaxe sartze a ua zulo artan. Arek kontraseña eamate u azpin, muarri berdaerua an o eztan jakitteko, eskandalo at o izanda re. Azpin tella koxkak. Ta ua... artatikan juzgatze ittue, asarreik eo iñon izaten balin ba ta, andi juzgatze ittue, ua atea, andi juzgatze ittue muarri berdaderua an. Arrik ibiltze, usatze ia. Ta geo gaur artifizialak itte ia. Por ejemplo, mugarrik itte ia gaur, barillakin da kaja jarri ta ormioizkuak iual itte ia. Ai beak sartu geo, dotorego izateatik eta.

muak

mugak

itte u

egiten du

oik tia

horiek dira

ixke

dizkiete