ī

4.18. ANIZ         <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Medikua eta sorgina

LEK.: Emen bat ostatuen, pixket edaten tzuen ta emen afaldu zuten ostatuen. Ta bazakien, emengo medikue beldurti aundie zen, gan tzen Berrotara zaldi gaņan gaixo aten sendatzera, abixetu zuten gateko ta gan tzen, ta unek bazakien ostatun zagona ta atra zen bidera, maindirea baizu zer den? maindire zuri aundi betekin, ta atratze zaio bide erdien. Illergie bazen, omen tzen, illergie. Ta atra zen karretrein erdi erdire, besoak zabalik ola, ta maindire buutik patue, ta oi! oi! bertzia!, ua! An, bai or zaldie latigoakin yo ta itzuli berriz Berrotara. Bai, te ausilio eske. Bidian atra zizaizkola sorgiņek. Ta bertziak kusi zuen itzuli zela Berrotara, berzia irri ta parrez ostature berriz, kontatzera ze in tzuen. Te medik'ure torri zen gero unet, bere launetara, afaltzera. Ta espliketzen ze pasatu zizaion ta bertzia an. Ori bai, oi egie da, e?

INK.: Ze lotsa pasatuko zuen medikuak!

LEK.: Ta orduko bazakiten bertze launek ze in tzuen. Ta denak irriz ezin eon!

gan: joan

gan

joan

atra, atratze

atera, ateratzen

karretrein

karreteraren

patue

paratua, jarria

medik'ure

mediku hura