<< Hasiera

2.1. ARAMAIO   <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Mahaiaren inguruan

INK.: Lenagoko maiek bajuauak eukiten sinduesan, ala?

LEK.: Ara, lenago maixe gurien ote san, oremaixen aspire sartze san. Isate san auxe tamañuko bat, danontzako, sortzi ero da egunero, amar, nire osaba ta aitte ta bixi sienien. Da besta bat oten san aunditxuaue, ondion an beeko etxien, an Arrixolati gora etxe bakartxo bat, an isten dosu bialdeti, ara dauku erunda ta an da. Arek gari ebaiketan da, Arrixolakuk eta datosenin kanpo jentie a serbilletias da ipinte san. Bañe orduen be, orduen be bateti jate san.

INK.: Danak batetik, esta?

LEK.: Danok bateti. Ori morie asi san oin dala irurogei bat urte ero akaso seoser geitxoau. Ori politika politika jan san. Lelengo aluentxuenak ero famautxuenak hasi sien. Geo politika, politika, polittika, polittika danok joan giñen. Baña lenako maixek txikixe sien, ardageretzan, oinbeste traste bes. Ara, oiñ, e, egunero eitten die trastetan! Ordun San Migeletan baño asko be geixo.

INK.: Eske orduen ipiniko sinduen galdaria edo lapikoa erdien eta...

LEK.: Fartela, fratela erdixen da danok andixe. Da baso bat ure erateko danok, da kitto. Oin bakotxa bere basu, bakotxa bere fratelak, bakotxa bere kollara-tenaoriek, serbilletak, kutxilluek... oin kopla lar. Da txarto bisi, ondion be diskonforme bisi.

ondion

oraindik ere

gari-ebaiketan

gari-mozten

morie

moda, ohitura

politika politika

pizkanaka pizkanaka

fartela, fratela

platera