ī

4.2. ARBIZU              <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Herri euskalduna

INK.: Emen Arbizun euskara egiten da asko, ez?

LEK.: Asko, dena.

INK.: Dena.

LEK.: Dena. Bertako jendia dena auskeas eitten dau...

INK.: Baina edadekoa edo?

LEK.: Edadekue eta gaztiek ere bei. Gaztiek e denak auskeas eitten du, nundik eta kanpotik etorritako gazteen batzuk ezpaia emen bizitzen berri xamarrak dienak. Bestaldea, bertako semia balin baa, emen denak, gaur, izketan asten den momentutik dena auskeas eakusten dakiyo emen.

INK.: Eta ori nola izan da emen? Beste errietan galdu egin da asko.

LEK.: Beste erriten asko galdu a, ta nik usti ot oi apezak asko suponittu dubiela, e?, zeengatik, e, Arbizun, e, garei artan galdu zen emen Lakunzen bertan, da Etxarriņ e, pues, auskaldunek eondu dia apezak, ezta? Beia alere eta guzikiņ ere, pues, e, gazte jendia, nik eztekit zeen zeras, ze dependittu gun, beia erdera, emakumia geien parte. Emakumia, neskak geien parte erdera jotzen zien. Gure mutil denboran da re, gazte denboran e emen bertan e ikuste giņuben neskak, e, auskeas bei, bertako jendiekin da ola bei, beia itz asko ataatzen zazkiyon guaiņik erdeas, guaiņik kategoria geyo ote zeukelakuen eo. Eztekit nik zeengatik izeten zen.

zpaia

ez badira

beia

baina

guaiņik

oraindik

eztekit

ez dakit