6.14. ARBOTI-ZOHOTA
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Üxtarria (uztarria)
Behin ere uztartua izan ez zen behi gazte baten hezteko zer egin behar zen kontatzen du lekukoak.
INK.: Nola iten zinuen ikas zezan behi gazte batek edo, hola, hortan egoiteko?
LEK.: Ah! zahar batekilan ezartzen gintzin, eta gazte hua ari zün borrokan bena zaharrak atxiitzen ziin, eta gio untsa hezteko lehen üdalen ari bigintien gü hiru parez, ba, brabantaindako hiru behi-pare, idiak zitiena bi parez ari zün: idiak eta behi-pare bat; eta idiik etzienak edo idiak beste nunbeit okupatiak zitienak, hiru behi-pare üdalen eta gazte hura erdian, beste bi paren erdian, ordian han behar zin egon, etzün bethi xüxen bena hola hezten zen.
INK..: Ez eta eta uztarri, uztarri baten erdiarekin hola?
LEK.: Ez ez ah ba hua re bazün üxtarri erdiaekilan üsatzen zitzien berak, alh… phintzian edo hola bera üxtarri hua bürian, hua re bazün, hua re bazün...
INK.: Eta gio lotzeko hemen?
LEK.: Uhalak, uhalak.
gintzin |
genituen + zuka |
atxiitzen |
atxikitzen, heldu |
üdalen |
iraulden, lur-iraultzen (inesibo arkaiko erakusten duen |
adibide bekanetarik bat) |
|
ari bigintien |
hemen bait- aurrizkiak ez du kausa adierazten |
brabantaindako |
golde-nabar mota baten izena, beharria uzkalkor duena, eta gehienetan errotadun dena. 'Brabant' izen berezitik dator |
zün |
züzün; zen + zuka |
üsatzen |
ohitura hartzen, kostumatzen |
berak |
bakarrik |
üxtarri |
uztarri, buztarri |
phintzian |
phentzean |
uhalak |
'courroies/correas' |
Taula edo ongarria hedatzen
Basa-are bezalako tresnarik ezagutu duenetz galdegina izan zaiolarik, lekukoak dio tresna hori erabiltzen zela ongarriaren xehatzeko.
INK.: Hungarria emaiten zelaik phintze batian, eta gio haren hedatzeko hartzen zutela edo sarde bat edo elhorri edo nahar edo.
LEK.: Bai...
INK.: Ez duzu ezagutu....
LEK.: Bai phintzia hungarrikatü ondoan, primaderan hungarri hua biltzen biindien, othez eta inak bitziren hungarriak, ordian bitzen zango eta zikhinkeria phintzian, ordian abar edo holako zeit phasatzen gintzin edo taula horri, taula horri ezari trebeska beste beste zer batzü eta hua phintzian phasatzen gintzin harrotzeko zango heen oroin, eta gio arrestelüz esküz denak biltzen hek, ah oui oui oui, ah ba ba esküz arrestelüz denak biltzen hek belharka artzian belharra bezala, berdin berdina, bai, Jinkoa! etzie ikhusi ez oaikoek hori...
phintzia (phintze) |
Pentze, soho, belardi, zelai. Ez da alhagia hutsa haren belarra epaiten edo mozten baita. |
hungarrikatü |
hungarria eman (fr. 'fumer') |
primaderan |
udaberrian, bedatsean |
biindien (beit gindien) |
baikenuen |
othez (othe) |
ihaurkin gisa baliatutako landarea. |
bitzen |
beitzen |
zango; oteen zangoetaz ari da. |
|
zeit |
zerbait |
taula |
hemen ez da edozoin taula baizik eta are mota berezi bat, gaineko partea taulez daukana, azpitik horrenbeste hortzekilakoa. |
ezari |
ezarri, ipini (-r- dauka, eta ez -rr-) |
hen oroin |
haien oroen. 'Harrotzeko' hitzak genitiboa ('hen' eta 'oroin') agintzen du, nahiz genitiboa ez dagoen ezker. |
belharka |
belar biltzeko lanak oro. |
Jinkoa |
Jaungoikoa. |
etzie |
ez dute + zuka |