<< Hasiera

1.15. ARRIETA            <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Errekan arrainak harrapatzeko tresnak: sarea eta erretela

INK.: Da sarea bat erredondo erredondo erredondoa, da puntetan eukiten ditu pixu batzuk bajatako.

LEK.: Ba, katie, katie. Katie ta ka... paluek imiñdde. Bai, baya guk orreri be sarie esaten tzagu, guk orreri sarie. Emen geuk eitten dus emek... orrek etzien. Saku imiñi da eurrin, gan, e, seran da boltza bat atzien luxie, kaskalluek edo sarie koyusteko, an antzetako, guk, e, antzetako ta aurrien, e, a sartzeko. Guk orreri be sarie esaten tzagu.

INK.: Da selan eite senduen ori?

LEK: Ori paluekas, palu bi, ein, palu bi artes bi. Sakue gidixe imiñi, katiek eurreti eta gero boltzie atzien, sakuen punten, an moltzie. Ara sartu itte san kaskalluek eta.

INK.: Eta seuek be errekara sartzen siñen?

LEK.: Bai, bai, bai, errekati, errekan ibilitte. A emiñi beyen eta gero atxurreas sera in... eurretik besto batek, bi ibilttzen gintzesan.

INK.: A be san...

LEK.: Sari da a be, sarie.

INK.: Da erretela?

LEK.: Erretela bai, erretelak, orrek, e, berton, euki be itten giñddusen. Erretela, guk imiñtten tzakon erretelari gantxoak, gantxoak, gantxotxuek, gantxotxuek ein berton, da oltxu bet emiñi da a koyusteko arraiñe labana die, onek angillek eta koyusteko eta angillek eta koyusteko [...]

INK.: Selangoa san erretela gitxi gora-bera?

LEK.: Erretelak ba, ounango onen tamañukoa edo imiñi areri au baño laburrago imiñi, da oneri sartu untziek edo alambra gogorrak da aregas, a, koyusteko serak, angillek koyusteko, orrek e usetan gendusen guk, angillek koyusteko, errekatan onetan angillek be badaus ba.

INK.: Bai, bai.

erredondo

biribil

gidixe

gia

bajatako

jeisteko

beyen

behean

eurrin

aurrean

labana

irristakorra

koyu

arrapatu

ounango hoen tamañukoa

tamañu honetakoa

artes

zuzen

usetan

erabiltzen

antzetako

altzatzeko