<< Hasiera

6.8. ARRUTA-SARRIKOTA-AMIKUZE 

   <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Ogi-mozte: eskarria, ezpalak eta azaguak

Inkestagilea, hemen, ogia edo garia mozten zelarik egiten ziren ogi-zangoen multzo zenbaiten izendaketaz ari da. 'Eskarri', 'espal' eta 'azago' hiru gauza direla azaltzen du lekukoak.

INK.: Nik ez dut ongi konprenitu zer den eskaarria...

LEK.: Eh ben! lehenik lastoa phikatzen ginian horrekila, holako putxukaka, putxukaka, bizpalau lastoekilan estekatzen ginian hua eta ezarten hola elgian, et puis, denbora ederra bitzen, gio sartzen eta ezkaatzeat, hua taula baten gainian bihikatzen huntan.

INK.: Zerekin, eskuz?

LEK.: Ba eskuz! goai tanpaka eh! holako putxukak bitziren, tanpaka iten eta untsa bihikatü zenian gio hua esküz puntatik har eta hola iesten esküz, eta iten ginien holako meta bat eta gio hartaik eskarriak iten gintian, bi, alo bi… bi zer hartzen ginian ta elgar hola iten eta gio huntan khorropillo gisa zarten, eta gio hartan zera, ogia iten ginian, azaukatzen.

INK.: Hori zen eskaarria, hori da.

LEK.: Ba eskarria, hori, eskarria.

INK.: Bost balinbadira, nola erranen duzu: egin tut bost…?

LEK.: Bost eskarri.

INK.: Eta ezpala zer da orduan?

LEK.: Ezpalak, eh ben! eta maxinak phikatiak, ezpala, goai, huntan, alo, huntan largo eta hola lodi maxinak üzten zitielaik, zangoz iten hien, badakik pedalaz hola üzteko eta berriz altxatzen zen beste hainbeste berriz, elgiain inguru inguru, abe(re)-pare batekilan.

INK.: Eta azaua, zer da?

LEK.: Eh ben! azagua, eta, haundi, lau edo bost ezpal, hartan eskarria hartan ezarten duk, hek tuk azaguak.

phikatzen

ebakitzen, mozten

horrekila

igiteiaz ari da

putxukaka

Adberbioa. 'putxuka' da multzo txipi edo ate ttipi bat

elge

itzultzen den landa, soro, alorra (ez da belarra dakarren lur-pieza baizik

eta ereindako eremua). Fr.

'emblavure'

ezkatz

ezkaratz, etxeko barne handia, hain zuzen gari-jotze edo ogi-jotze haren barruan egiten baitzen (ez da 'sukalde' ez 'aberetegi')

maxina

makina, mekanika

goai

orai. Hemen 'aldiz, berriz, ordea, barrez' erran nahi du

tanpaka

onamatopeia (kolpeak emanez…)

iesten

iresten, orraztatzen

alo

demagun

zarten

ezartzen, ipintzen

hien

huen

abere

behi edo idi

hek

heiek

tuk

dira + toka