5.3. AZKAINE
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Gurdia, orgak eta lerak
Azkaingo lekukoak azaltzen digunak geolinguistikan ezaguna den fenomeno baten berri ematen du: isoglosa deitu ohi da bi fenomeno linguistikoren muga zedarritzen duen lerroa; hemengo kasuan, ezaguna da gurdi eta orga hitzak geosinonimotzat hartuak izan direla euskal eremuan, erran nahi baita bi errotako ohiko ibilgailua, Bizkaian ‘burdi’ edo ‘gurdi’ deitzen dela, eta aldiz ‘orga(k)’ Zuberoan eta Nafarroa Beherean. Bi hitzen arteko mugan kokatua dagoen Azkainen, ordea, bi hitzak baliatzen dira baina semantikaren aldetik diferentzia adierazkorra erakutsiz: gurdia mendiko ibilgailua da eta errota beteak izaten ditu eta nolazpait «moda zaharrekoa» da; orgak aldiz ordokiko dira eta ziur aski zabalagoak. Horrela bi hitzak, orga nola gurdi, erabiltzen dira, baina osoki sinonimoak izan gabe.
LEK.: Bazen gurdia leheno, nik ezautu dut gurdia eta gero orgak, orgak ere ba, bagintuen, mais leheno mendian puxka batean ibiltzeko orai dena tarte zar eta dena hola baitzen gurdiak baziren, etziren..., eta ikusia diotet hemen ta mahaiñ ttiki-gaiña: to horra lehenoko gurdi-arroda!
INK.: Beterik? erran nahi du...
LEK.: Bete betea izaten zen hura, taulaz bete betea izaten zen, eta gero burdiñ oso batekin, bon! orgek e hala izaten zuten mais hartua eta gero orgak bertzel’ bertzela ziren orgak.
INK.: Eta hor eman dezagun belarra etxerat etxeratzeko belarra zertan emaiten zen gurdian ala orgetan?
LEK.: Ah eh ze tokitan ziñen! mendialdeko zeretan balinbaziñen denbora batean gurdiak ziren, oai, tarte...
INK.: Ordian orga untsa kargatu behar zen?
LEK.: Ba ba eta guk gero zelai airean guk hemen eta orgak gintuen mais ezautu dut nik etxeondoan ene haurrean gurdia etxean ta oai Arrobiko bide hori re tarte tzar bat baitzen, harekin gaten ziren eta gero mendiko lerak bagintuen berriz.
LEK.: Baita ere? Ezagutu duzu.
LEK.: Ba, uh ba geroztik e oñon! ta zera guk Azkobia sorro patarra, añitz, patar tzar añitz zuen tokia ginduen, ontasun dorpea ginduen mais eta ene senhar zenak denbora zerak balinbaziren umexkoak eta balinbaziren, patarretan hongarria partitzen zuelaik leretan partituko zuen eh! ez sobera marka iteko sorrotan ah laboraria zen ba, ikasia zen aski gazterik.
orgak |
Pluralean |
orga, gurdi |
fr. char, charrette ; esp. Carro |
mais |
frantses hitza; bainan |
tarte |
inta (bide tzar) |
mahañ-txiki |
baserri askotan legez, lehenagoko gurdi-errota orai mahain gisa |
erabiltzen da |
|
bete |
itsu (errotaz) |
arroda |
errota, gurpil |
zelai |
Ordoki |
aire |
guti gorabehera |
etxeondo |
sortetxe, jaiotetxe |
haurrean |
haurtzaroan, haur-denboran |
gaten |
Joaiten |
mendiko |
destinatiboa da |
lerak |
errotarik gabeko ibilgailua (lerraarazten dena) |
oñon |
oraino, oraindikan |
sorro |
pentze, belardi |
patar |
Aldapa |
ontasun |
Funts |
dorpe |
peningarri, bortitz |
umexko |
pixka bat bustia, heze |
partitzen |
banatzen, barreatzen |