3.10. AZKOITIA
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Senitartea: hiletak eta meza diruak
LEK.: Emen oittura aundixe zan, por ejemplo, entierrue da gaur. Zenena? Alakona ta mezadun gaure.
INK.: Mezadun?
LEK.: Mezadun gaure. Mezia emateko obligazixuakin o, bueno, oitturien gaure. Len paenteskun amen oittura aundixe zan, por ejemplo, gurasuek, umiek, da illobak ta lengusuk ta lengusu txikireño re jute zan jeneralien. Geo tratuk asko ibiltze zun ordun. Oañ gaur mezia oso diferente emate zu. Gaur ezaun bat, eozen laun, eozen (dala igual ematen dezu) baño orduan jute zan jeneralien, mezadun esaten baldin bazendun, ya familiarra zendun, familiarra, enteitzea? Urrutikue, urrekue. Angua ama ta, bai, famili o... zean, arrasto bateko gattuk! o pariente gattuk! o...
INK.: "Mezadun gaure" esaten zenuten?
LEK.: Mezadun. Oixekin mezadun al gaure? Ta gañea ite zan orduan apuntau, ez fallatzeatik, entenditzezu?, zeure. Nere amona ta il tzienien da, o atte il tzanien e berdin ye, zeñek eman dun apuntau, dudik baldin bazeon, ordun obligazixo bat bezela eote zan ba, ta beittu. Da ia paentesku mantenitzeko gauza bat bezela zan ori. Bestie zan, oitturia zan amen bixittie. Ori re etzan ixingo igual or...
INK.: Bai, bai.
LEK.: Ba al tzan gaixori tte ola bixittie?
INK.: Bai, bai.
LEK.: Da meza dirue emate zeben ba, jeneral familiartekuk, "mezadun gatxebek eta! Jun in berko diau entierroa mezadun gatxebek eta!", obliazixo bat bezala zan aure. Ze obliazixo? Nola artze zendun da ordun e! ... a tomar viento! bañe... Zea ori izete zan, parentesko... urreokue, urrokue, urretixoko, lengusuk, lengusu txikixe o ixterlengusu, ta geo bazien eztait zemat klasifikazixo ortik aurreakuek, abuela ta bisabuela ta bezela.
gaure |
gaude |
gatxebek |
gaudek |
emate zu |
ematen duzu |
in berko |
egin beharko |
zeure |
zeuk ere |
eztait zemat |
ez dakit zenbat |
etzan ixingo |
ez zen izango |