<< Hasiera

6.3. BAIGORRI      <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Leizarra

Testu hau sartzen da lekukoak zurak zertarako diren azaltzen duen sekuentzia batean.

 

LEK.: Ba ba leizarra.

INK.: Bost?

LEK.: Leizar.

INK.: Hemen bada?

LEK.: Hemen untsa ezagutia da.

INK.: Ah bai.

LEK.: Ba ba untsa ezagutia da.

INK.: Arbola ona edo?

LEK.: Arbola ona, bon, su iteko paregabia, idorra da eta usteltzen dena fite bainan fierra, erran nahi baita, orga-tinboiak, horietaik iten ziren, orga-xapelak hartaik, xapelak ez bainan orga-alkiak.

INK.: Zer da?

LEK.: Hartaik iten ziren… Dira, lau alki badira, lehengo zeretan eh! eh bien taulez forratzen baitzuten, taula heen artean eh! eta erroten eta, zeren artian baziren erroten aintzinian bida eta gihilen aintzinian bida, orga-alkiak deitzen ziren.

leizar

lizar, 'frêne/fresno'.

untsa

ongi, ondo.

fierra

gogorra.

orga

burdi.

tinboi

lardai, timoin.

orga-xapelak

burdietako erroten gainean ezarriak ziren zurak edo paramentuak.

orga-alki

trebes; orgetako, burdiko ohe zolan trebes emanak diren

taulak

'traverse/travesaño'

bida; biga, bi

 

gihil

gibel, atze

Arbia

Arbia da gari edo arto-uzten arteko ereiten den landarea eta beraz denbora laburrez jiten dena.

 

LEK.: Arbia, bada erran bat, eta arbiaren erranera, arbiak errana: - Ni, bakotxa bere… bere denborako: ni abendoko! erran ziela...

INK.: Arbiak?

LEK.: Arbiak, eta ono erran zin: - Nik eztiat galdeiten jorrari fina bainan zerri musurka...

LEK.: Nun ikasi duzu hori?

LEK.: Eh? Hemen. Lan tzarra iten zin bainan zerbait.

INK.: Abendoko bainan noiz ereiten zen hori?

LEK.: Hori Anderdena Mari aintzineko eta giil… eta ondoko astetan…

ono

oraino (hemen 'gehiago dena, gainera')

anderdena Mari

Andredena Mari

jorrari

jorran ari den jendea

musurka

induska

tzar

gaizto

giil

gibel, atze (hemen 'ondoko')