Negu mutilak
INK.: Eta orrek negu mutillek nondik etortzen siren? Nongoak siren edo?
LEK.: E, bertakua seuramente. Amengotxe seak familixa baten igual seren ba iru seme. Eta bat etxian ibiltze san baiña bi igual ibilliko sien udan Araban, Naparroan teillegin ero eren lanetan, besta atzuk arrantzan, itsasuan da abar eta geo negua etorrittakon ba etxea, da etxian danendako, e, lau eo bos mutill da daen lekuan ba, geitxo san da gutxio daukan batek negu mutill, e, batzuk, e, egurra preparau, lantein bat ein, seak eitteko negu mutill.
Ba, tripa truke eroate sittuzten. E, soldataik barik, tripa truke negu mutill.
Domusantuak
LEK.: Domusantuek isete sien kriauandako, urteko ajustia domusantuti domusantura.
INK.: Eta lur bat artzen basen, landa bat edo solo bat artzen basen, nois asten sen?
LEK.: Baitta. Aura be Domusantutan. Garixa, askena, kosetxia artu artuana itten dok. Ba, nobienbrian erdi inguruan ero ta domusantutan garixe erin.
INK.: Erein. Da erein da gero eo lenau?
LEK.: Erin eitten dau artzen daben berrixak. Lagatzen dauenak artua rekojiu ta laga. Eta artzen dauen berrixa nais da lenguan, errentia lenguak urtian asken... eo Domusantuak arte euki; igual, e, Domusantuak ba, e, amabost eun aurretik artze sauen berrixak ittekuan lana.
seren |
ziren, zeuden |
igual |
agian |
teillegin |
teilak egiten |
eren |
beraien |
etorritakon etxea |
etxera etorritakoan |
daen |
dauen |
lantein bat |
lantegiren bat |
aura |
hura |
tripa truke |
soldatarik gabe, janaria bakarrik emanez |
laga |
utzi |
artze sauen |
hartzen zuen |
rekojiu |
bildu, batu |
urteko ajustia |
urteko kontuak |
|