<< Hasiera

1.29. BERRIZ      <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Arropak garbitzen

INK.: Eta erropia egosi se erropa egosten zan?

1 LEK.: Dana ok erropia arisku.

2 LEK.: Or ixerak edo olakoxiek.

1 LEK.: Egosi etzan eitxen, berak es eban orrek egosten. Espabe se noberak botate otzen, e, gorixe, sure goru... albait gorixena. Eta gero lurrun baten bertan eote san.

Latzin kantiñe eskeitte, latzetik eta, andi artu kantingeie eta lurruneas xola kantingeie suten pareta sanien ba orduntxe tamañu ederra gorittute. Da botatzen geuntzen orduntxe. Da gero atzera beste kantinga bat ipiñitte a be piskat, e, goritze sanien atzera ta.

INK.: Nois amaitu sen emen lexibea egiten?

1 LEK.: Nire umiek jaixo orduko be amaittute seuen, asi ke berrogei ur... berrogeita beratzi urte dekos seme nausixek, ba aurreti ni eskondu ni..., gerratien akabauko san.

Da an ostien etorri siran, esan dotzutenan moruen len, onek barik, orrek, e, baldakixok, orrek balda eluminioskuek ero sertzu dia orrek balda...

INK.: Bai.

1 LEK.: Alakok etorri sien e gero katxarruek lexibaki lexibuntzixek. Eta euren txorrotxuekin beien. Eta arek, e, etorri sienien onek danak, e, bastartu siren. Da gero ba aren ostien etorri san, e, labadorak. Danak kambixau dies olantxeik eta, urrenek urrenka. Baie nire umiek, e, an eitten giñun lexibie.

Ama Saldiberkok, e, nire gixonan amak erregalau eustan neri oi Bergarati ero ekarritte, ori lexibuntzi modernuoi, ordu... ordun modernue san gero sartu in san a be bai. A, beien txorrotxue seuken da goixen beren tapie. Da egote san, tapetan san da an berak barrun burrunien, e, egositxen san.

olakoxiek

horrelakoxeak

seuen

zegoen

botate otzen

botatzen zion

ostien

ondoren

latzin

laratzean

dotzuten moruen

dizudan bezala

xola

zihoala

kanbixau

aldatu

geuntzen

genion

olantxeik

horrelaxe

atzera

berriro

eustan

zidan