5.12. BESKOITZE
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Sexua deitzeko modua
Atlasak galdera zenbait dauzka sexualitateaz eta ez dira beti bil-errazak izaten. Gizonaren eta emaztearen sexua izendatu behar dela eta, ikus izen bereziak agertzen direla lehenik, eufemismoak edo izendapen ludikoak izanik.
LEK.: Badu hanitz hitz hemen, pittitti….. hola erten dixie…. Irri in-aazten daitxu.
INK.: Ongi da! ongi da!
LEK.: Guk lehenbizikoik ikhasi duun gauza, eh! muttiko ttipiek eta, pittitti.
INK.: Lau?
1 LEK.: Lau pittitti.
INK.: Gehienik ere haurren, haurrak direlarik?
LEK.: Ba bena geo re erten da re, gure seme ene seme bati erran dakot egun hoitan, brageta idekia zin, erran dakot: -Zer duk eta? Popolek zer du? airia nahia? – Ah bon, xuk Popol erten dakoxi? nik Jan-Battit, eman data arraspostuia.
[...]
INK.: Emaztearen parte hura?
1 LEK.: Alors? ….. nola erten da? Margaita, guri hola erakhutsi daukute ttipian, Margaita, lau margaita, ah bai, guk, gue amak eta, margaita guk.
2 LEK.: Oui pour parler poliment çà bien sur.
1 LEK.: Eh oui! bon bistan duxu, bistan duxu, ba bena guri afen hola erakhutsi diaukuxute guri, gure haurreri, gu haurrak hola erakhutsi diaukuxute, difeentzia anaia eta arreben artin.
INK.: Eta ostatutako hizkera bortitz hortan?
1 LEK.: Ba orduian erten dute hitz asko, orduian bon nik dakita soberarik ze ze erten den?
pitttitti |
fr. ‘pénis’ |
dixie |
dute + xuka |
airia nahia |
airea hartu nahi izaitea |
data |
daut, dit |
arrapostu |
erantzun |
dakita |
ote dakit |
Margaita |
1. Emazte-izena 2. Fr. ‘vulve’ |
afen |
ik . fr. ‘enfin’ |
Popol |
1. Paul izenaren forma, euskaraz |
diaukuxute |
daukute (digute) + xuka eta frantsesez. 2. Fr. ‘pénis’ soberarik hemen ‘zehatz’ edo erran nahi du |