<< Hasiera

1.31. ELORRIO      <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Euskara eskolan. Zenbat euskara egiten den Elorrion

INK.: Eta suek iños euki dosue problemarik eskolan eta euskeras itearren ala es sinduen eiten?

1 LEK.: Eske eske eskeñun eitten. Se eskeñun eitten, se seoser esaten bagiñuen ba kastigue geñeuken. Da prokuraten gañiem ba es eittera.

INK.: Da se kastigu ipinte otzuen, ba?

1 LEK.: Ba edoser gausa, ba, auxe berbi au esan dot, ba iguel milla bider, ba auxe. Geuk be prokureten gaiñuen ba guk lagunartien etxera gatosela ba danak ausokuk eta danak euskal... euskeras, e. Eta gero ba erdera, euskeran, beiñ eskolan sartu eskeo dana erderia. Txapurriaus, e. Bueno ba guk lenango, gu lenengo eskola jun ga..., eskolara jun gañien gu eskeingixen ser sanik be erdera berba ittia. Ser sanik be es, e!

Da sortzi urteas eskolan asi geñien da... Da emen, e, baserritik ara joan da, buano! Nun sartu geñien bes.

2 LEK.: Da orduen be amar amaika urteas eitte an komuniñua. Oñ lenau itten dabie.

[...]

INK.: Elorrion euskeras asko egiten da?

2 LEK.: Elorrixon bai.

1 LEK.: Es, bertan, e, eitten da baña es bi dan beste, e, es bi dan beste.

INK.: Non eiten da geau? Por ejenplo, emen...

1 LEK.: Amen, ausonetan, ausonetan, bai.

INK.: Auso onetan onetan ala?

1 LEK.: Es, ausuetan.

2 LEK.: Ausuetan, ausuetan, danien.

1 LEK.: Baña kap..., erri errixen bertan oso gutxi.

INK.: Eta ori segaitik da, ba, diferentzia ori segaitik dau ba?

1 LEK.: Ba, eske errixen erdeldun gexa dauelako. Da beti daukusu lagunen bat erdelduna dana.

INK.: Kanpoko jentea dau ala asko Elorrion?

1 LEK.: Klaro, asko. Bertakuek baño geixau. Eta, ba amen ausuetan ba estaukusu kanpoko jenteik. Eta ba guk emen ara joan ona etorri danai euskeras, e.

eskeñun

ez genuen

bagiñuen

bagenuen

geñeuken

geneukan

gañien

giñen

gaiñuen

genuen

sartu eskeo

sartuz gero

eskeingixen

ez genekien

bi dan

behar den

ausonetan

auzuneetan

gexa

gehiago