<< Hasiera

4.22. ERRATZU               <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Elizako ohiturak

INK.: Elizetan argi egiteko paratzen diren zera luxe oiei nola erten zaie?

LEK.: Bela.

INK.: Eta leen izaten baitziren bertze batzuk ola mei, mei, mei batzuk ola biribilian lotuek.

LEK.: Argizerie.

INK.: Leen norberak paratzen zuen bere lekuan alakoa, e?

LEK.: Bai, bai, denek alako xareto atean izeten tzuzten leno.

INK.: A bai?

LEK.: Oai denak kenduak ituzte.

INK.: Bai. An nor eseri... eseritzen ziren emaztekiek edo ez?

LEK.: Maztekiek an.

INK.: Norbera bere...

LEK.: Bai, bere xaretoan, an denak bakotxa lerruan. Ementxe lerro at, antxe bertze lerro at, ta orretxe. Denak. Ta denak argie piztue mezako denboran, argizeri ure.

INK.: Eta ogia eta ere eramaten zen len elizetara, ezta?

LEK.: Bai, bai, ogi bedeiketue ta leno mezako a oi... Gaztiak ginelaik beti yaten ginuen ogi pokadu bet.

INK.: Bai, e?

LEK.: Pokau txar bat.

INK.: Ori aldiero, meza guzietan edo?

LEK.: Bai, meza guzietan, e, meza, bestetan.

INK.: A, bestetan.

LEK.: Bestetan, astelunten ez.

[...]

Argieskia, oi izeten... oai sosa botatzen da, orduen gaten tzuzten maztekiek opilek. Izete tzien sos batean olaxeko opil aundisko atzuk, sos bana. Etaik bat, eo bertzenaz, ez bazaieten bat gaten, ogi beti kasko at kanabiteikin kendu ta ure bota bear tzitzeien. Geo ek, apezek yaten tzuzten.

xareto

otartxo, saskitxo

oai

orain

bedeiketue

bedeinkatua

etaik bat

haietatik bat

astelunten

astegunetan

gaten

eramaten