<< Hasiera

4.16. ETXALAR             <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Andregai sorgina

1 LEK.: Ta bertze aldi atin etzen ba... Neskatxa zen sorginguan ibiltzen zena eta mutilla berriz... Bueno ta izandu zien erromerin batin edo bestan batin.

2 LEK.: Ziren nobiuk.

1 LEK.: Zien nobiuk, bai. Eta gero nunbaitere, "ai! nekatu naun ta atsein bear diu" erran tziola gizongayari, biek itxea zoaztelikan. Ta yarrita yarri ta neska lokartu eta... idui zuela eztakit zer, zaagi bat pezala.

Ez solasik iten. Etzela mintzatzen.

2 LEK.: Gauz bat aizezku bezala...

1 LEK.: Geatu zela. Eta ala egon egonin, ta ala bolada baten buruan etorri zela ta ze in tzela?...

2 LEK.: Gauz xuri bat autik sartu zela.

INK.: Zer sartu zela?

2 LEK.: Gauz xuri bat, txoriya bezalako at autik sartu zela.

INK.: Emakume orri?

1 LEK.: Bai, neska orreri.

2 LEK.: Eta altxatu zela ta.

INK.: Ya está. Leen bezala.

1 LEK.: Eta, xo!, gero in zten, ze pasatu zen edo, o zer tzen edo galdetu zion mutillak: "orrengatik eztik yeus kustekorikan, nik noizpinka iten tit olokuk". Eta, "a bueno!". Bañon akautu zen, etzun mutill arrek geio nai neska orrekin yeus. Ara, ori re aitukatu diu, eztakit.

itxea zoaztelikan

etxera zihoazenean

in zten

egin zuten

yeus

deus

iten tit

egiten ditiat

akautu

akabatu, bukatu

aitukatu diu

aditu izan dugu