<< Hasiera

4.12. ETXALEKU           <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Lehengo bizimodua

Por ejemplo, ni Afriken eondu nitzen soldadu. Ta an launik aunden aundenak, noanai jun ta, euskeas: "A, euskaldune aiz! Nongoa aiz?" Ya guria zen ure, gue soziedadekoa. "Etorri ai onea gukin!" E? Ori da, ya euskaldune isanes kio...

Oain emengo jendia joaten da baztar guzita ta ya denakin baute trato. Lenau, por ejemplo emen, nik andrea Beutekoa nun ba, ta Beuteko mutillek gu bezalakoa joatea etzuten nai izaten. An bee neskatxek beendako iruitzen zitzaioten. Eta ordun kanpotarrai arrikin eman izandu ziuten an. Da, oain difeentatu da. Aiek e joaten de erri etetik pestea ta biltzen de batzu besteakin ta. Oain eztau lenaoko orgullo ori. Ya oain tratoa geigo da gazteak elkarrekin.

[...]

Eta gaztetan ibiltzia mundun asko itten du. Gu ezkiñen ba emendik atea. Emen jaio ta emen lanean asi ta beti kieto emen! Bai. Ta estudio gutxi eta mundu gutxi eta... Geo soldadu joan ta, an, bah!, ango lanak eta ikasi giñuzten ta. Gañea zaldi garbitzen ta ortako espezialak baigiñen gu.

isanes kio

izanez gero

baute

badute

eztau

ez dago

ezkiñen

ez ginen