<< Hasiera

4.6. ETXARRI (Larraun)         <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Larre saria

LEK.: Larre sari esaten tzaio emen, e, erritan, erriri paatzen tzaiona o... denboa aten izaten tzen larre sari. Erri etek bestiri o...

Bai, konpazio atea, emendi Beutea, emengoa, ganaduk Beutea joaten balen bazeen, asko etzeen joaen baño joaten balen bazeen, omeste at, larre sari patzen tzitzion Beutei. Uitziri re bai.

Mendi libre izaten tzen, baño geo en tzuin zerradu. Geo itxi bakoitzek bee mendik. Beutek alanbreatu in tzun, Uitzik e bai, Etxarrik ee bai. Da emen inguruk, denak e, bakoitzek be mendik alanbreatu in tzittun. Da ordun larre sarik ordun akaatu zeen.

INK.: Eta zuek deretxoa edo eskubidea zenuten Beruetera edo Uitzira joateko, nai zenuten lekura?

LEK.: Bai, ara, ara joaten bazen emengo azienda, guk multatu esate giñeon baño baittu batzutan esaten di, da baittu bai, aleie libre izateko joaten tzeenak. Asko etziren joango baño... bete erritate, ordun e basoa re gutxio zen da joaten tzen bastante, bai. Baño errik e ue paatu ta libre uzten tzuin.

INK.: Ez baitzeko izaten zen ori.

LEK.: Ez baitzeko, bai.

[...]

Baño oitan izaten tzen lenao erritan, zea, goarda bezela, irugaie izaten tzen, erri bakoitzek izaten tzun. Da arrek, e, ola ganadu sartzen balen bazeen, arrek zeatzen tzittun, aek multatzen tzittun.

asko etzeen joaen

asko ez ziren joango

joaten balen bazeen

joaten baldin baziren

en tzuin

egin zuten

akaatu

akabatu, bukatu, amaitu

bete

beti