<< Hasiera

4.21. EUGI             <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Euskara eta euskalkiak. Soldadogoko analfabetoak

LEK.: Neri eztire uskerak eundeño makurrik in. Ni uskeraikin defendatu naiz Españan ta Frantzian. Ni Frantzian aunitz ibili naiz.

Bizkaitarrekin enaiz beiñ ere entenditu, beiñ ere. Berek yaten tzuten yolasa. Tipttapttu... nola Frantzien xuberotarrek. Ni soldado egon nitzelaik banituen lagunek bizkaitarrak, konpañian. Ta ie enioten entenditzen eta azkenian aiek ere ez neri, pues asten ginen erderaz.

INK.: Ta Aezkoa aldean ta?

LEK.: Bai, oiek bertze deje bat dute oiek. Bertze ezkuntze bat dute oiek.

INK.: Eta otxagabiatarrak eta...

LEK.: Denak, denak oiek. Orai galdu da or ere uskera. Or ezta uskeraik orai. Oai duela iruetan oei urte etzekiten erderaik, gu pezela. Guk eztuu eundeño ikesi erderaz.

INK.: Galdu da, bai.

LEK.: Eta gu aur aurretik, pues mendire igorri ziguten. Eta ni soldado joan nitzelaik enakin deusik ere erderaz.

Eta lemixian, joan soldado eta apuntatu nitzen a los analfaetos, ezpainakien jai ere. Ordu erdi bet edo eztait ze, atsaldetan aitzen ginenen, baintuen soldadoak erakusten tziutenak, ta an ikesi nuen. Ta geo gure ondoko kinte joan tzelaik baziren iual iuala ni bezelakoak etzakitenak erdarik eta etzakitenak eskribitzen. Bat Lesakakoa, ta bertze at Leizekoa. Ta nik an pixket ikesi bainuen, pues nik aiei eskribitzen nioten.

yolasa

jolasa, hitza

iruetan oei

hiruretan hogei, hirurogei

eztuu

ez dugu

deusik ere, ja ere

ezer (ere), deus (ere), fitsik (ere)

eztait

ez dakit

aur aurretik

txiki txikitatik, ume umetatik