<< Hasiera

6.10. EZTERENZUBI    <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Tranpa zer den

Lekukoak azaltzen du tranpa ez dela zepoa. Tranpa batean, ihiziak berak bere burua ematen du eta gehienetan bizirik egoten da ezin ihes eginez. Aldiz zepo batean indarrez lotua da, otso-zepoan adibidez.

INK.: Eta artia edo zephoa erran ordez eztuzu tranpa erranen?

LEK.: Ez, ezta gauza bera, ezta gauza bera, errain dautzut zer den tranpa, zer izan den tranpa eh! Joaiten bazira Phagaltzetaat Intzaitik goiti, galdeiten bauzu Tranpa-bixkarra nun den, eremain zituzte Tranpa-bixkarreat eh! tranpa horiek ziren leheno otsoendako inak ziren horiek. Hori zen ina ziloa, hau bezain barna berdin eh!, zola huntatik bezain barna [3 m] eta sahetsak eta untsa, untsa legundiak, eta ezartzen zuten han kuutze bat, ziloain gainian eh! eta kuutze hari emaiten zakoten buru batian haragia eh! eta ordian otsoa joaiten zen ziloain parrian kuutze hain gainetik haragi jatera eta kuutze hua badakizu laxoan baitzen otsoa joaitiaekilan haragi hartarat itzultzen zen eta ordian otsoa gelditzen zen, joaiten zen tranpain zolarat, eta hantxe hatzemaiten zuten otsoa bizirik, hau zen tranpa, egiazko tranpa, han zen otsoen harrapatzeko tresna hua, etzen beste zepho horik eta bezala, otso-zephoa ikusten da animaleko hortzekilan.

phagaltzeta

toponimoa, Ezterenzubiko kartiela

intzai

toponimoa, etxe baten izena

tranpa-bixkarra

toponimoa

errain

erranen, esango

ina

egina

berdin

izaitekotz

kuutze

kurutze

animaleko

gaitzeko