<< Hasiera

1.13. GAMIZ-FIKA     <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Kuarta-denborak

Kuarta tenporak. Orrek iru illebeterik iru illebetera egoten die, lau satitten. Aixiak ebaten badeu orretan egunetan, aixia nondi dauen iru illebetian aixerik geixen andi aldarditti itten dau. O sea orretan egunetan euri denpori itten badeu, orretan iru illebetietan euri denpora geixau eingo deu, ba, ostantzekoa baño. Eta orretan, e, egunetan eitten badeu erriko aixia edo ingirue, ak, e, aixiak atakeko dou orretan iru illebetietan egunik geixen. Orrek dire kuarta tenporak.

San Juan sua <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

INK.: Erri gustietan suak eta eiten dira.

LEK.: Bai, San Juan egune. San Juan fiestak.

INK.: Eta aurreko egunean ser eiten da?

LEK.: Suek eittten dire. Ba, illundixetan.

INK.: Da su orrek badauka ixen espesialik?

LEK.: Nik, e, dakittela es. Guk, e, lenau, e, onek, e, galtzu txolakas soloak danak, ba, bueltie emoten gentzian, kantetan dule.

INK.: Eta ser kantetan senduen?

LEK.: San Juan, San Juan bagillekoa, gaur dala, bixer dala Doniene, etzi San Juan bixeramone, sapoak eta subiak erre, artoak eta garixek gorde. Nire solotxuen estau sorgiñik, badagos bere erre beittes. Eiñdde bueltie eitten gendun ori.

aldarditti

aldeti

denpori

denbora

ostantzekoa

bestelakoa

atakeko dou

erasotuko du, joko du

illundixetan

ilunabarretan

gentzian

genien

dule

dogula

bagillekoa

ekainekoa