<< Hasiera

6.15. GARRUZE       <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Kuku-axuria

Lekukoak adierazten du zergatik erraten zaion kuku-axuri sasoiz kanpo jaio den axuriari.

INK.: Sasoinetik kanpo sortzen balinbada?

LEK.: Kuku-axuria?

INK.: Erraiten da?

LEK.: Ba.

INK.: Eta kukuak zer egiten du hor?

LEK.: Ba? kukiak, kukia eta khantüz hasten da maiatzian üsü, ordian kuku-axuria üsü, eta borthüra joan eta sortzen den axuria zen, leheno eh: goai kuku-axuriik ezta hemen gaindi ezta gehio, zeen eta erteko maneran urthe güzian bitira, aldiz leheno kuku-axuria, üsü borthütik jin eta hemen arkhaldü ardiain ümia, zeen eta bost ilaete behar bitü atxiki, urtharrilan arkhaldü ardia, maiatzian sortzen zena, kuku-axuria.

üsü

maiz, ardura, sarri

goai

orai

bitira

baitira

arkhaldü

marroak estalia

 

Artzainen saria

Laborari eta artzainen artean egiten ziren kontratu-motak aipatzen dira hemen. Kabalak utz zitezkeen bazkaz, sosera, axurietara edo gozora.

LEK.: Edo besteñez hen, hengo jendeek hartzen zituzten bazkaz ardiak, bazkaz hunenb….

INK.: Berak ez mugituz, hemengoak ez mugituz [Erran nahi baita herriko laborariek beren lurretan beretan hartuz kanpoko artzainen saldoak].

LEK.: Artzeñek hartzen zituzten ardiak euh edo soserat hunenbeste ardi bakhotxaindako, edo besteñez axurietarat, hiru, lau ardindako behar zien laborariak axuri bat hazi, maiatz-lehenartio, azuri-urrixa bat, goa, geroko zeraindako, lauetaik edo hirutaik bat edo hiru et'erditaik bat, nola gertha, nolako… nolako tropa zen, nolako…

INK.: Gozolat ez da erraiten?

LEK.: Gozolat ba berdin.

INK.: Zer da gozolat?

LEK.: Gozolat, gozolat eman dezaun, nola errain düt hori? gozotasunaindako, hunenbeste, hunenbeste phaatzen, eta gozua jendiaindako, gozolat phaatüz, axurietaat aldiz axuriendako, gozolat eman dezaun hamar mila lilla ardi bakhotxaindako, eta gio dena axuria, esnea …. [hazten duenarentzat].

hengo

hemengo

hunenbeste

kopuru zehatz bat

lilla

libera