<< Hasiera

1.1. GETXO      <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Amama bati lapurreta

Lengo egunen ortxe Galean, ortxe Itxurganen, orra bakixu or jente asko etorten da orra udan, esta? Eta udegunen, es martiñ isen san, denpora txarra on san, se aurten udebarri txarra on da, eta egun txar bat ixen san. Ta, koño, aragantza gorantza yoan nintzen ta, koño, enbra batzuk an da... ikeratute ta. Ser pasetan da ba? Or mutil gaste biek urten dautze or enbra bateri te, se or jente asko ibilten da paseon, medikuek agindute ibilteko, ta ortik ibilten da paseon, denpora txarra bada imiñi kaiku bet edo imiñi seoser ta, paseon or, e, itxoso ganetik, esta? Eta enbratxuori ibili da bere paseo iten, ta yoan dako mutil gaste bi. Eta, benga, katea, erloju, elastune, danak kendu doutzes. Eta gero ba, "no te preocupes eh, que a ti no te violamos", ganera lotzabako madarikituk iruota amar urteko enbreadi. Eta danak kendute itxi oude, ta eurek, e, furgonetea artute yoan sian. Ta, koño, ori ertzañari esan bear dako. Bai, baya guk estakiu nortzu i... Bai, baye esan in bear dako.

"Giputzen" euskara           <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Se gure euskera esta ixengo, a, lar, a, garbi. Baya kiputzena motzau da, e. Se kiputzek erdi erderas iten deude. Ta gero beste erdi, erdi yan. Se sortzi berba ite itues la... bitten. Ttattatta, ttattatta, ariñ dde, ttattatta ttattatta. Ta ori esta. Se nik, e, kiputzeri, a, ulertuteko astiro egon bear dot, e.

bakixu

badakizu

yoan dako

joan zaio

udegun

udazken

elastun

eraztun

aragantza

harantz

iruota amar

hirurogeita hamar

enbra

andrazko

itxi oude

utzi dute

imiñi

jarri, jantzi

estakiu

ez dakigu

motzau

itxusiago