Belharjoa izan edo belhar punttak aurthiki
Kabaletan gertatzen den belarrajo deitu eritasuna nondik datorkeen kondatzen dute senar-emazteek.
2 LEK.: Ah belharra jo?
1 LEK.: Belharra jo, ze erten dute oai hari?
2 LEK.: Entérotoxémie.
1 LEK.: Entérotoxémie ba.
INK.: Nola erraiten duzu eskuaraz?
2 LEK.: Entérotoxémie.
LEK.: Ah frantsesez.
2 LEK.: Guk eztuu...
INK.: Eta belharra joa bestenez?
1 LEK.: Ba.
2 LEK.: Ba.
1 LEK.: Belhar punttak.
2 LEK.: Belhar punttak aurthiki erten duu.
1 LEK.: Ardiak e iten tu.
INK.: Ez urdetan eh?
1 LEK.: Ba ukhan duu eta urde bat eta seur urde ederra.
2 LEK.: Etzen hil…. Ah ba.
1 LEK.: E te!
2 LEK.: Hil ba.
INK.: Nola erran duzu: belar punta..?
2 LEK.: Martxoko belhar puntak jo erten duu.
1 LEK.: Zeitekin… urdia hazten giniin pazka-alimantez oraiko pazka berri hetaz eta alhaat igortzen, pazka pherderat, izan balitz orai phentze zahar batian edo beste nunbeit.
2 LEK.: Larrutia jadanik.
L1 .: Larrutia jadanik.
2 LEK.: Bena pazka beitzen.
1 LEK.: Ba.
2 LEK.: Ba ba hil zen.
INK.: Zeit badu belar horrek edo?
2 LEK.: Indar sobera.
1 LEK.: Indar sobera.
2 LEK.: Badu indar sobera….. lehen bezala zahi-hura emaiten balin bazen untsa zen
1 LEK.: Untsa zen, badakizu.
2 LEK.: Bena orai emaiten bitira pazka inaprest hartaik horik emaiten bidituzte jadanik denak.
1 LEK.: Bitamina mota.
2 LEK.: Ta han geinerat heldu da dena nahasten dela haan barnian, déséquilibre total.
1 LEK.: Ardier e, erosten zirelaik Españatik, eta hortik heldu hemen ziren ardiak, maexalak erten ziin: -zomit egunez e hemen pazka larrutian atxik! han oihanetik jinak ziren, hek oihanian egonak emaiten balinbaziren heengo pazka batian hala hala, zart iten zuten.
2 LEK.: Maexala kaskoina zen, Ahurtikoa zen, bena erten zankon: surtout ne les lâchez pas là où vous avez du pacage, faites-les…
1 LEK.: Behar zuten barnia azkarki in gio errespondi zezaten.
2 LEK.: Erten zankon belharra emaiteko: -donnez-leur du foin, à volonté! Idorra.
1 LEK.: Belhar idorra, xola iteko.
2 LEK.: Estomaka iten zen eta gio eman zitazken pazkalat, barnia indartu behar zuten eta gio ardi onak atheatzen hantik.
belharra jo |
entérotoxémie |
aurthiki |
bota |
seur |
segur |
pazka |
janari |
orai |
aldiz |
errespondi |
ihardoki |
larrutia |
jadanik apur bat alhatua |
zart iten |
leherregiten, zapartatzen |
maexala |
marexala, albaitero |
zomit |
zenbait |
atxik |
eutsi, begira |
hala hala |
berehala, besterik gabe |
ahurtiko |
Ahurti (fr. Urt) |
zankon |
zion |
xola |
zola. |
inaprest |
egina prest, prest egina (berehala baliatzeko egokitua) |
kaskoina |
1. Gaskoin-herriko jendea. 2. Euskaldun ez den frantzimanta oro. |