7.5. LARRAINE
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>Erphai
Oihenartek jadanik 17. mendean dokumentatzen dituen bi hitzen glosa egiten du lekukoak: 'erphai' eta 'athün'. Lehen hitza noiz erabil daitekeen azaltzen du lekukoak 'erphai' hitza jendeaz ez ezik lainoez ere 'egarten' duelarik. Bigarren hitzaz, hiztegiek ekartzen ez duten ñabardura ematen du: izatekotz 'sens de l'orientation' erran nahi luke orduan 'athün' hitzak bai eta ere 'constance'.
LEK.: Eta ziek eztüzieia, heben beste zerbait, hemenko aldian, erphai, eztüzieia?
INK.: Erbail.
LEK.: Erphai.
INK.: Ez da norbait pixka bat gaizki emanik?
LEK.: Ez, ez ez, ez, erphai, deitzen dizügü hoi erphai, gük üsü egarten den üskal hitz bat düzü: erphai. Oai süposatzen dit eta gü eta ai gütützü bazkai hun batetan eta jiten düzü hor norbait zeian, eta norbait üngüian so, eta prefosta, inbeia zikezien jan hek e buxi bat eta ez gük erraiten eta huk üngüian erphai egoiten zaitzü, aidürü, ez erranen: jar hadi gurekin.
INK.: Ea noiz deituko duzun ….
LEK.: Bai, erphai düzü hua. Hala hala olluk e, bazkatü nahi dienien, badakizü, hor ai dütützü bazkazaliaen erphai deitzen dizügü.
INK.: Olloak, eta gero hurrunago axeria erpai?
LEK.: Axeia?
INK.: Axeria erpai erranen da hor ibiltzen?
LEK.: Axeia e erphai düzü, bai, erphai, goaita bethi goaita erphai, erraiten dizügü erphai eta hala hala zeak e, lanhuak büiltaka, naba huak, ikhusten beitütügü büiltaka han eta kukustaka eta ah! lanhuk erphai tiagü, erraiten dügü hua e lanhuk erphai tük, üsü erphai aiphatzen dizügü hemen gañen.
ziek |
zuek (hemen Manex jendeaz ari da, inkestaegileak ez baitu Zuberoan sortzeko zortea izan) |
üsü |
maiz, ardura, sarri |
egarten |
erabiltzen, baliatzen |
dit |
düt + zuka |
gütützü |
gira (gara) + zuka |
zeian |
zerean |
so |
begira |
prefosta |
bistan da |
inbeia |
gogoa |
zikezien, zuketen + zuka |
|
buxi bat |
poxi ba, apur bat |
huk |
Hura +k |
büiltaka |
noiztenka, artetan |
naba |
ordoki, zelai (ibarreko zolan) |
hemen gañen |
gain postposizioak inesiboa nahi du eta ez genitiboa. |
Athüna edo athün hitzak zer erran nahi duen
<ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>
Ah athüna, hua zea düzü, eta, zonbaitek eta athün izigarria badizie eta ülhünpe beltzian e lanpa-sakholaik gabe junen tützü xux… eta khausitüko dizie been bide ezagütia, hua athüna deitzen düzü. Edo bestelan beste gisa batetat e bai, badakizü, istoia hok egün hoitan ezpeitira jerraiki hola bena zonbaitek deus eztizie eta khasüik hoier egiten, istoia hoier jerraikitzen bate e eta athünik gabeko jentik deitzen titzie, ezpada eta zerai egüneko egüniai jerraikitzen, ze zertan direnetz, hola jente athüngabiak deitzen tüzü, ikusteko zer hua düzü, ülhünpian ikhusteko.
ülhünpe |
ilunbe |
junen |
joanen, joango |
lanpasakholako |
boltsako-argia |
beste gisa batetat |
beste gisa batetara, beste molde batez, beste manera batez, beste era batez |
jerraiki |
jarraiki |
deus |
ezer |
bate e |
bat ere |
khausitü |
1. Lortu, erdietsi . 2. Atzeman, arrapatu |