3.1. LEINTZ-GATZAGA
<ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>Txondorra
LEK.: Txondorra esate jako orri. Or batzuk ixeten die, ba, berrotamar saku ataratekuak. Besta batzuk eun saku ataratekuak. Besta batzuk berreun saku ataratekuak. Ni irureun ta saspi atarata nau txondorrai, bateri. On, areas illebete euki neban egosten be. Bai. Egurra, araki egurra dana, araki esate jakona, egur meia, tronkorik bakua. Ta tronko egurra ta isaten da peligrosugua. Orrek ba komente ixeten die, ba, txondor aundixak. Or, e, iru aste, illebete egoste bie dauenak.
INK.: Se iten sinduen, ortik sakuetara sartu eta ya esta, ya saldu?
LEK.: Ori atara eta gero larriña esate jako beien bidiolako parajiak sabalduteko. Seatik ak ataten danian, iketza ataten danien bero oten da. Eta kanpoko aixie joten dabenien, barruen euken aik, betak ero biurtxon bat ero emen, e, liburuen len ikusi dogun, e, a oi, e, anporren olako sulotxon bat bauke, or, lurrantza eo iyua ero oten da. Da or lelengo sua ortik artzen dau. Kanpora ataten danien axie jotzen dau, pixtu itten da oi. Da orrek xaindu bi die. Da oñ ikusten danien estauela olakorik sakuetan sartu leike. Beñ atara, kako aldi bat atara, lurrien sabal samar euki da os samar barau, ya sakuetan sartu leike ordu, ordu t'erdi batea sartu leike. Ordu t'erdi, ordu pare bat garreko sartu leike sakueta, trankilamente.
Baña ori komente atara bie da ero illunkeran ero goxien gox frexkurias. Denpora otza dauenien ba iguardixan baño, iguardixan ori berua atara ta geo berua eon eskero, ba, su artuko leuke geixau, fasillau.
peligrosugua |
arriskutsuagoa |
komente |
maiz, usu |
bie dauena |
behar duena |
esate jako |
esaten zaio |
bidiolako parajiak |
bide hau bezalako parajeak |
anporren |
enborren |
fasillau |
errezago |