<< Hasiera

4.19. LEKAROZ          <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Arreua. Ioiak

INK.: Eta ezkontzara neskak eramaten ditun gauza guziak?

LEK.: Yoiak. Orai ajuar edo nola erten daen, yoiak.

INK.: Zer eramaten zan?

LEK.: Pues lenao eramain tzen bere koartoa, bere goatzea, zuenak zuen klasekoa, batzuk izein tzuten bi mesillekin, bertze atzuk igual batre gabe izein tzuten edo zen bezelakoa. Eta gero beretako maindiriak gaten tziren.

Ementxen Kortariere karri zirezten neskatiko... abrian... begorrian karri zuzten goatziak eta.

Eta karri zuten bod'eguneko xikirua, iltzeko eta yateko, xikir' ure adarretan xinte, eztait nik ze kolore zuen, gorrie izein tzuen, naski, zinte gorrie izein tzuen, naski. Eta ure kartzen tzen etxeko semia balin bezen edo... bai, eztakit nori tokatzen tzitzeion kartzia. Eta arek sartu bear tzuen etxe artan, etxera kartzen den artan, eta kendu bear tzion zakarranak zint' ure, eta etxekoak kentzen balin bezion, por ejemplo, etxeko alaba edo balin bezen etxean, arek kentzen balin bezion, ure txarra izeten tzunen. In bear tzion, paatzen tzuen xikirua purdiz barnera, be..., purdie barnera, burue kanpora, eta kentzen tzion gan duenak. Bazen oi, ola, kostunbri oi. Gu ttarrak kitunen arront, baño oi kusi ut nik ementxe Lekauzko Kortarien.

batre

batere

izein

izanen, izango

gan, gaten

eraman, eramaten

Kortariere

"Kortarie"-ra.

abrian

aberean

begorrian karri

behorrean ekarri

bod'eguneko

boda egunerako

xikir'ure

xikiro hura

zint'ure

zinta hura

izeten tzunen

izaten zunan (hika)

ttarrak kitunen

txikiak gintunan (hika)

arront

oso