<< Hasiera

1.34. LEKEITIO         <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

"Epes topot napai" edo sasi-euskara

LEK.: Guk erabiltxen gendun erdaldunek es entendiduteko lein, "seper napai dupusupu?" "Epes topot napai". Ori "estot nai" esateko. Beti ipintxen txaun, e, pe eo pa eo, en fin, orretara itxe untxeun laguntartien. Baya edarto eitxen gendun berba, e. Erdaldun tartin da, es entendiuteko geuri, onek e apurtxu bet euskeri ikasitxe euasanak eta eurak e seoser, berbarik eitxen bagendun ba, orixe berbeti ori.

INK.: Eta selan eiten senduen?

LEK.: "Bapai". "Bai" esateko, "bapai". "Epes topot napai", "estot nai". E, orrek... ori berbeti ori, baña ya egun gustien igual, e, ibiltxe giñen komertziñIen lagun tartien da, ba (???) sasi euskerie esate utzeun guk orreri.

[...]

Geuk anaxe tartien da, geuk, e, gu anaxe bixok jeneralin ibili gara erbestien be, ba kalera ba anaxe bi eo launak, e, urteten ixin du. Orduen be euskera. Baya txokau bai eureri, e. Guk euskera eitxia, ba txokau bai toki askotan, euki du guk orrek e... Bertan Kataluñan be bai, ba amen, e, se Palamosen, Palamoseko portun be urte gendun, e, lengusuk eta bos lagunek, e, urten gendun da eurek katalan madarikatuk, e, guk ba eskatu otzeun, kafe konpleto bana edo eskatu otzeun erdera. Eurak katalan kontestau. Da katalan kontesta ebanien ba guk euskera. Oño! Orduntxe pareu sirien, e, ña!, "¿de dónde son? ¿Son extranjeros?"

Da orduntxe errespetate iuskun, dzute giñenian erdera itxe eben. Guk be bai erdera. Baya, bestela Barrabase kalekue beti katalan, koño! Baya gu lixto beti erdera eitxeko.

entendiduteko

ulertzeko

komertziñien

elkarrizketan

lein

lehen

utzeun

genion

ipintxen txaun

jartzen genion

ebanien

zutenean

itxe untxeun

egiten genion

dzuten

joaten

euasanak

zeudenak