<< Hasiera

1.6. LEMOIZ                 <ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN>

Kukua

INK.: Arrautzek beste txori batzuten abietan eiten daus. Onek eiten dauen kantea da ku...

LEK.: Kuku. A! kuku. Au etorten da aprillen laun. Uste dot nik junio, julion badola.

INK.: Eta etorri esan dosu aprillen laun?

LEK.: Bai, atxiñeko sarran ori... Esauela kukuk, onek, aprillen laureko espada etorten enterru itxeko berari. Nik aitxitxeri entzunte dekot ori. Onek.

INK.: Aprillen laureko espadator...

LEK.: Laureko espadator entierru itxeko berari. Ta aprilleren, aprillen asikeran beti agertuten da. Ta gero do ba uste dot nik julio ingirum bere emen oten da ondiño, e. Pentzaten dot baietz, bai.

INK.: Baya abustuen estau, es?

LEK.: Es, es, ya agostuen esto petzeten. Julion bai, julion akabun ondiño, julion pentzetan dot emen oten dala ondiño. Ta bixi banas datorren urten fijako nas. Se ku-ku, ku-ku, ku-ku ibiltxen da. Beste jenero bat bere bai, beste, onek beste anedota bat bere badeko. Deko beste bat. Por ejenplo, ku-ku lelengo egunen, asmaten sun egunen bolsan dirurik aren subertaten badatzu urte dustiñ estitzula faltako dirurik. "Aunque sea" bos peseta, baya diru. Eta ku-ku asmaten sunen: auki su diru? Aukisu dirurik amentalen edo boltzan? Ene, estot euki ba. Ai ene, suberte txarra dekosu ordun. "O sea que" atxiñeko sarran...

INK.: Esakerak dire, esta?

LEK.: Esakerak, bai.

esauela

esan zuela

asmaten sun

nabaritzen duzun

itxeko

egiteko

aren

zerbait

asikeran

hasieran

subertaten badatzu

suertazen bazaizu

estot petzeten

ez dut uste

estitzula

ez zaizula

akabun

amaieran

sunen

duzunean

fijako nas

kontua hartuko diot

auki su

izan duzu